Prezioak ezartzerakoan, Batzorde Betearazlea Fundazioaren iraunkortasuna bermatzen saiatzen da, bai eta haren instalazioak eta zerbitzuak mantentzen eta hobetzen ere, kalitatezko kirola arrazoizko prezioetan egin ahal izateko.
2025eko Prezioen zerrenda
Deskontu posibleak eta ohorezko kuota
Familia ugariko titulua baduzu edo mendekotasun larria baduzu, deskontuak eska ditzakezu Estadioren urteko kuotan.
Mendekotasuneko deskontua:
Bigarren edo hirugarren mailako mendekotasuna aitortuta izanik Estadiora etortzen jarraitu nahi dutenek deskontua jaso dezakete (% 50; deskontu hori ezin zaie metatu ikasleentzako edo familia ugarientzako beherapenei). Haurrak, adinekoak eta ohorezko abonatuak salbuetsita daude. Aski dute harrera lekura ekartzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Orientazio eta Balorazio Zentroak emandako egiaztagiria. Mendekotasuna behin-behinean aitortu baldin bada, urtero aurkeztu beharko da egiaztagiria.
Familia ugariko deskontua:
Estadio Fundazioak % 15eko deskontua aplikatzen die, urteko kuotan, familia ugariaren titulua duten abonatuei. Egoera horretan baldin bazaude eta oraindik eskatu ez baduzu, ekar ezazu harrera lekura familia ugariaren titulu eguneratuaren fotokopia, originalarekin batera. Bestalde, 2023an dagoeneko aplikatu bazitzaizun, baina titulua aurten amaitzen bazen, gogoan izan ezazu berritu egin behar duzula eta harrera lekuan entregatu behar duzula eguneratze berriaren fotokopia.
Ohorezko kuota:
Fundazioarekiko fideltasun ibilbide luzea egin duten abonatu adintsuei esker ona erakusteko, Fundazioaren patronatuak haien urteko kuotaren zenbatekoa izoztuko du bi baldintzak (adina eta etenik gabeko antzinatasuna) betetzen dituzten urtean.
Baldintza horiek betetzen badituzu, etxean jasoko duzu Estadiora sartzeko ohorezko txartel pertsonalizatua. Erabiltzen hasteko, aski duzu txartela harrera lekura ekartzea, aktibatu dezagun. Horrela, ohorezko txartel hori aurrekoaren ordez erabiltzen hasi ahalko duzu.