Epaimahaiak eta jendeak hartu dute erabakia, eta hona hemen, Estadioko “29. Argazki Lehiaketa: Digital nahiz Sakelakoa”n saritutako argazkiak eta artista egileak. Fotoprix eta Arabako Argazkilaritza Elkartea etxearen izenean, eskerrik asko parte hartzeagatik.
Berriro ematen dizkizugu eskerrak hogeita bederatzigarrena parte hartzeagatik, eta espero dugu, hurrengo deialdietan ere animatu zaitezen.
Epaimahaia bildu delarik eta jendearen bozketa eginda, honako hau da erabakia:
29. lehiaketa. Estadioaren argazki digitala eta mugikorra | Lehiaketako argazki irabazleak | Lehiaketara aurkeztutako argazkiak |
---|---|---|
Saria | Izena | Tituloa |
LEHEN SARIA | Carmina Crespo | Dos contra dos |
BIGARREN SARIA | Diego Delgado | El último largo |
HIRUGARREN SARIA | Fernando Calvo | Al agua pato |
JUNIOR SARIA | Ane Temprano | Sin título |
SARIA + DIBERTIGARRIA | Unai Fz.de Retana | Amorrua |
SARIA + BOZKATUA | Mikel Arrue | Atardeceres en el Estadio |
ONLINE lehiaketa Estadioaren argazki digitala eta mugikorra | Argazki irabazleak ONLINE | Aurkeztutako argazkiak ONLINE |
---|---|---|
Saria | Izena | Tituloa |
EKAINA | ||
URTEKO ABONAMENDUA | Vanesa Soguero | En junio más vacía que llena |
HIRUHILEKO JARDUERA/IKASTAROA | Victoria Zabalza | Romeo y Julieta |
OPARI-BONUA | Eloisa Montoya | Rectas |
UZTAILA | ||
URTEKO ABONAMENDUA | Abel Gracia | Sobreviela-break |
HIRUHILEKO JARDUERA/IKASTAROA | Zuriñe Madinabeitia | Sarrera |
OPARI-BONUA | Javier Bilbao | Brillo |
ABUZTUA | ||
URTEKO ABONAMENDUA | Nekane Verástegui | Aquí te espero |
HIRUHILEKO JARDUERA/IKASTAROA | Olga Alonso | Cobija |
OPARI-BONUA | Kepa Mateo | Leku libre badago |
IRAILA | ||
URTEKO ABONAMENDUA | Ignacio Escribano | Sombras |
HIRUHILEKO JARDUERA/IKASTAROA | Haizeder Ausucua | Destrozo |
OPARI-BONUA | Amaia Antia | Piscina cubierta |
Zorionak guztioi!
Estadioko argazki digitalen eta mugikorreko argazkien 29. lehiaketa
1. Lehiaketa herrikoia da, eta Estadioren instalazioetan —aldageletan izan ezik— egin diren argazki digitalak aurkez daitezke, edozein gai hartuta.
2. Lehiaketan parte har dezake Estadio Fundazioko abonatua edo Arabako Argazki Elkarteko bazkidea den edonork, 13 urtetik gorakoa baldin bada.
3. Argazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira, estadio@fundacionestadio.eus helbidera, identifikatzearren datu hauek jarrita: izena, abizena, telefonoa, adina, Fundazioko abonatu zenbakia edo Arabako Argazki Elkarteko bazkide zenbakia (horko bazkide baldin bada) eta argazkiaren izenburua.
4. Lehiakide bakoitzak gehienez argazki batekin har dezake parte.
5. estadio@fundacionestadio.eus helbidera argazkiak posta elektronikoz bidaltzeko epea 2024ko irailaren 1etik 15era bitartekoa izango da.
6. Hiru sari emango zaizkie, 300 eurorena, 175 eurorena eta 125 eurorena, hiru argazki hoberenei; 125 euroren sari bat, klik dibertigarri hoberenari (une bitxiena, originalena, dibertigarriena... jasotzen duena); eta 125 euroren saria, junior argazkirik hoberenari (13 - 16 urtekoentzat). Antolatzaileen eskubidea da sari bat edo batzuk eman gabe uztea.
7. Gainera, online lehiaketan parte hartu ahal izango da, sari berezi baterako: 175 euro eta argazkigintzan hasteko ikastaro bat (2024/2025 denboraldian gauzatzekoa). Ikusleek hautatuko dute irabazlea, bozketa bidez. Sari horretan parte hartzeko, Estadion egindako argazkiak igo beharko dira Estadio Fundazioaren webgunean dagoen estekaren bidez, 2024ko ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean; gehienez ere bi argazki, hileko eta parte-hartzaileko. Argazki bakoitza bere izenburuarekin identifikatuko da. Gainera, argazki horiek hileroko oparien zozketa batean sartuko dira: Fundazioko urteko kuota; saridunak aukeratutako 2024/2025 denboraldiko ikastarorako/jarduerako, hiruhileko izena-ematea; eta Fotoprix opari bonua. Opari besterenezinak dira.
Parte har ezazu online lehiaketan.
8. Antolatzaileek izendaturiko pertsona kualifikatuez osatutako epaimahaiak erabakiko du lehiaketaren irabazlea. Eta, ikusleen bozketaz erabakitako sari berezirako aurkeztutako argazkietarako, Estadio Vital Fundazioaren webguneko herri bozketa 2024ko urriaren 1etik 10era egingo da. Sariak izendunak eta besterenezinak izango dira.
9. Lehiaketako epaia fundacionestadio.com webgunean argitaratuko da, eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.
10. Estadio Fundazioa izango da saritutako argazkien jabe, eta argazki horiek egoki deritzan eran erabili ahalko ditu (betiere, egilea aipatuz).
11. Aurkeztutako argazkietako batzuekin, erakusketa bat egingo daiteke.
12. Antolatzaileen eskubidea da argazkiak deskalifikatu eta ez argitaratzea, baldin betekizun tekniko, estetikoak edo normatiboak betetzen ez badituzte, edo baldin ohoragarritasunaren kontra badoaz.
13. Lehiatzaileak, bere argazkia edo argazkiak aurkeztean, bermatzen du argitaratzeko baimena eman diotela hor ageri diren pertsonek, adingabeek barne.
14. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriok onartzea.
. NOR DA ZURE DATUAK TRATATZEAREN ARDURADUNA?
FUNDACION ESTADIO FUNDAZIOA
Helbidea: Helbidea: Cervantes ibilbidea, 20. 01007 Gasteiz (Araba)
Helbide elektronikoa: estadio@fundacionestadio.eus
Telefonoa: 945131345 (luzapena: 132)
Datuak babesteko ordezkaria: lopd@fundacionvital.eus. Zure datuen tratamenduari buruzko zalantzarik, kexarik edo erreklamaziorik baldin baduzu, zuzenean aurkez dezakezu gure Datuak Babesteko Zuzendaritzan, Datuak Babesteko Agentziara bidali aurretik (hara bidaltzea egoki baderitzozu). Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu; eta, betiere, gehienez bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen denetik zenbatzen hasita.
Bildutako datuak lehiaketan zure parte-hartzea kudeatzeko baino ez dira erabiliko