Club OUTDOOR kluba - Hendaiako hondartza

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar

Gure gaurko txangoak, 3,5 kilometroko hondartza, itsas sagailo handietatik berez babesturik den ur eremua, A kalitatezko bainu ura eskaintzen digu.


Hendaiako hondartza, Hondarraitz, jostaleku ederra da haurrentzat nola helduentzat eta segurtasun betean baina daiteke bertan. Surferako leku hauta da ere, uhinak menderatzen ikasteko leku ezin hobea. Hondar finezko zerrenda luze horretan inon baino hobeki jardun daiteke korrika edo aire zabaleko beste zernahitan.
 

+ info: Data eta ordutegiak

-    Irteera-data:             2026eko ekainaren 17an, asteazkenean
-    Irteera lekua:            Fundación Estadio Fundazioa
-    Autobusaren irteera-ordua:    09:00etan
-    Hondartzara heltzeko ordua:    10:45etan.
-    Gasteizera itzultzeko garraioa:     17:00etan.
-    Fundación Estadio Fundaziora iristeko ordua: 18:45etan (gutxi gorabeherako ordutegia).
* Oharra: autobuseko bidaiak ordu 1 eta 45’ inguruko iraupena du.

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik 

Prezioak:
Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 17€, eta abonatugabeek 23 €.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.