Club OUTDOOR kluba - Lareoko urtegia

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar

Oraingoan, Aralar mendilerroaren bihotzean dagoen Lareoko urtegira hurbilduko gara.

Lareoko urtegia Ataungo udalerrian dago, Gipuzkoako Aralar natura-parkearen barruan, Nafarroako mugatik gertu.
Urtegi hau XX. mendearen bigarren erdian eraiki zen; obrak 1988aren amaieran amaitu ziren eta handik gutxira jarri zen martxan.
Urtegi honen helburua Gipuzkoako lurraldea urez hornitzea da, eta Gipuzkoako Uren Kontsortzioak kudeatzen du. Agauntza ibaiko urak biltzen ditu eta pagadi bikain batez zein laritz-landaketa batzuez inguratuta dago.

Gure ibilbidea Lizarrustiko mendatetik —Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga-puntutik— abiatzen den ibilbide zirkular bat da. Aralar mendilerroko txoko eder hau ezagutzeko aukera emango digu, Akarretako tunela zeharkatuz. Tunel hori José Martín Aranak 1916an arrokan induskatutako galeria labur bat da, eta egur-trenbide zahar baten parte zen, zurezko ikatza eta harria garraiatzeko erabiltzen zena.

Zailtasun oso txikiko ibilaldia da: ez da 8 kilometroko distantziara iristen eta 200 metroko desnibel positiboa du. Udaberriko —eta udako ateetako— baso eta paisaien Handitasunaz eta indarraz gozatzeko aukera emango digu.
 

+ info: Data eta ordutegiak

-    Data:            2026ko ekainaren 13an.
-    Nondik irten:        Fundación Estadio Fundazioatik.
-    Irteera ordua:        09:00etan.
-    Bidaiaren denbora:    ordu 1 (gutxi gorabehera).
-    Ailegatzeko ordutegia:    14:30etan Fundación Estadio Fundazioan (gutxi gorabehera)
-    Kokapena:        42.97138606945024, -2.09859850350108

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik 

Prezioak:
Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 22€, eta abonatugabeek 28 €.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.