Lan-zentro berean egon ohi diren pertsonen artean loturak sendotzeko tresna bikaina da kirola. Bi, hiru edo lauko taldeetan, langileek haien enpresen izenean aritzeko aukera izango dute Gasteizko inguruak zeharkatuko dituen kirol proba honetan. Kategoria bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek saria jasoko dute, bai eta parte-hartze handiena daukaten enpresek ere.
Aurten Gasteizko Enpresen 22. Lasterketa egingo da erdiguneko kaleetan zehar. Urriaren 5ean, larunbata, Hirigune Historikoa eta erdiguneko oinezkoentzako kaleak Vital Fundazioak antolatzen duten proba tradizional horren lekuko izango dira berriro. Beren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau kideko taldeek hartuko dute parte.
+info
Irteera: 18:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan
Izen-emateak: www.carreradeempresas.com
Vital Enpresen Lasterketari buruzko informazio guztia
Dortsalen banaketa:
- Urriaren 4an: 18:00etatik 20:30era.
- Urriaren 5ean: 10:00etatik 13:00etara.
Gomendatzen da pertsona batek jasotzea enpresa osoko dortsalak edo, gutxienez, bere taldekoak. Aski duzue esatea zer enpresatatik zatozen (ez da beharrezkoa dokumentazioa aurkeztea).