Kapitulo berri honetan, ekainaren 5etik aurrera eraikin nagusi berriko aldageletara (emakumezkoenak zein gizonezkoenak) nola sartu ahal izango zaren adierazten dizugu.

Eraikin nagusiko aldagela berriak irekitzearekin batera, armairuek itxiera elektronikoko sistema bat estreinatu dute. Sistema horrek eskumuturreko pertsonala eta besterenezina behar du, funtzionatzeko.
Harrerara joan zaitezke eskumuturrekoa jasotzeko.

Gure instalazioak eraberritzeko lanen bilakaeraren berri izateko beste modu bat duzu eskura orain. ‘Estadioa berriemaile' atalean, eraberritze-lanen berrikuntzak eta gaurkotasuna helaraziko dizkizuegu, bideo txikien bidez.
+info: Estadio informa
Bihurtu ezazu Estadio zure uda!
