Fit & Wellness

Jarduera fisikorako espazioa, 350 metro koadrokoa, ederki hornitua: entrenamenduko eta makina kardiobaskularretako azken teknologiak, WIFI, APP Fitness. Fitnesseko profesionalek emango dizute arreta, eta neurrira egindako entrenamendu programa prestatuko dizute. Nahiago izanez gero, hor duzu entrenamendu pertsonaleko zerbitzua (small group), bikoteentzako, familientzako,kuadrillentzak...

Irudia

Erabilera librea, aurrez abonamendua ordainduta.
  • % 20ko deskontua, 30 urtez beherakoentzat eta 65 urtez gorakoentzat.
Erabilera arauak:
  • Denboraldiko egutegi orokorra
  • Ordutegia: Astegunetan, 07:00etatik 21:30era.
    Asteburu eta jaiegunetan, 14:00 arte
    (ordutegi berezia abuztuan eta Andre Maria Zuriaren jaietan)
  • Etor zaitez kirol jantzi eta oinetako egokiekin.
  • Nahitaezkoa da eskuoihala eta oinetako garbiak erabiltzea.
  • Lesioak saihestearren, egin itzazu berotze ariketak, hasi baino lehen; eta, bukatutakoan, luzaketak.
  • Erabil itzazu ondo ekipamendua eta materiala; eta, bukatutakoan, garbitu ezazu, lehortu ezazu eta itzul ezazu bere tokira.
  • Makina kardiobaskularretan, inor zain baldin badago, ez zaitez aritu 30 minutuz baino luzaroago.

Hemen da Life Fitness Connect!

Eskuragarri dugu zure fitness digitaleko esperientzia berria, eta zure zain dago!

Gure abonatuei fitness esperientziarik onena eskaintzeko konpromiso etengabearen barruan, atsegin handiz iragartzen dugu Estadio Vital Fundazioaren aplikazio berria: Life Fitness Connect. 

Aplikazio hau zure fitness esperientzia hobetzeko eta zure entrenamendu helburuak lortzen laguntzeko diseinatuta dago.

Itxura ona du, ezta? Eta ez hori bakarrik... Hona hemen aplikazio berriak eskaintzen dizunaren laburpen bat:
•    Sortu eta ezagutu itzazu entrenamendu programak.
•    Egin ezazu gimnasioan egiten dituzun aurrerapenen segimendua.
•    Goza ezazu ariketen liburutegi zabala.
•    Eskura itzazu tutorial zehatzak.
•    Eta askoz gehiago!

Hori guztia eta gehiago, Life Fitness Connect aplikazio berrian.

Deskarga ezazu orain, eta eraman itzazu zure entrenamenduak hurrengo mailara:

 

Argibideak

Igerileku estaliaren eraikineko beheko solairuan dago. Sartzeko, aski duzu hatza jartzea hatz marken irakurgailuaren gainean (erregistratu ez bazara, aretoan bertan egin dezakezu).