Kanal etikoa

Kanal honek bide bat ematen du, gure Fundazioan etikoak ez diren jokabideak edo ustez delituzkoak direnak komunikatzeko. Estadio Vital Fundazioak erakundearen balioak eta bere lantaldeen jokabide etikoa sustatzen ditu, bai eta kudeaketaren eta interes taldeekiko harremanen gardentasuna ere.

Kanala segurua da zuretzat, eta erraza da erabiltzen. Inprimaki anonimo eta konfidentzial baten bidez, Betetze Batzordeari iristen zaio komunikazioa. Betetze Batzordeak du jasotako salaketak aztertzeko, ikertzeko eta ebazteko ardura.

Salaketa kanala pentsatuta dago arduraz eta fede onez erabil dadin, Fundazioaren kode etikoaren ustezko arau hausteak jakinarazteko.

Erabil itzazu Fundazioaren ohiko bideak beste erreklamazio, iradokizun, kontsulta eta abarretarako. Zure jakinarazpena Fundazioaren ohiko funtzionamenduari eta jarduerari lotuta baldin badago, erabil ezazu harremanetarako gure inprimakia.

Kanal etiko honen helburua

Kanal honen helburua da Estadio Vital Fundazioko interes talde guztiei bide bat ematea, jokabide ez etikoak edo aplikatzekoak diren araudien aurkakoak jakinaraz ditzaten (adibidez: zigor arloko arauak, datuak babesteko arauak, berdintasun planak, ingurumeneko arauak... betetzea).

Kanal hau da Fundazio honetan lotura, jatorria edo helmuga duten irregulartasunak, portaerak, salaketak eta abar jakinarazteko kanal bakarra. Egiten duzun komunikazioari lotutako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen du, bai eta anonimotasun osoa ere, hala nahi baduzu.

Ikerketa guztietan, bermatuta egongo dira ikertutako pertsonen intimitaterako, defentsarako eta errugabetasun presuntziorako eskubideak.

GALDERA ARGIGARRIAK

  • Zer salatu behar dut?

    • Fundazioaren kode etikoa, lan eta/edo jokabide arloko politikak, edo Estatuko edo nazioarteko arauen edozein ez betetze ekar dezaketen ustezko irregulartasunak.
  • Nork jasotzen du salaketa, eta nola izapidetzen da?

    • Betetze Batzordeak jasoko du. Hark Complianceko ordezkariaren esku utziko du; eta, salaketak aztertua izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, ikertu eta ebatzi egingo du.
  • Zer eduki behar du salaketak?

    • Salaketaren oinarri diren ustezko egitateen deskribapen zehatza.
    • Salatzailearen susmoen oinarri diren zantzu (froga) guztiak.
    • Salatutako pertsona identifikatzea, salatutako gertakariaren erantzulea nor den jakinez gero.
    • Salatzailearen identitatea, baldin —eta bakarrik baldin— anonimotasunean jarraitu nahi ez badu.

Inprimakia