Stop Robos

Estadiora objektu baliotsuak ekartzen badituzu, egiezu jaramon, eta erabil itzazu armairuak. Hala ere, ziur baldin bazaude Estadion lapurtu dizutela, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen eta albait datu gehien emanda (eguna, ordutegia, lekua...); horrela, grabazioak berrikusi eta gure sarbide fitxategiak egiaztatu ahal izango ditugu. Gainera, gomendatzen dizugu ertzain etxean salaketa aurkeztea. (Ezin gara Estadion galtzen dituzun gauzen erantzule egin, baina zure lankidetzak eta informazioak lapurretak prebenitzen lagunduko digute.)

Era berean, badakigu Estadioren inguruan aparkatutako ibilgailuetan lapurretak gertatzen ari direla. Horregatik, biziki gomendatzen dugu ibilgailuen barruan ez uztea ezer baliotsurik agerian, eta kontu handiz ibiltzea. Jokabide susmagarriren bat edo arrisku egoeraren bat ikusiz gero, mesedez, deitu berehala 112 larrialdietako telefonora.