Estadio Vital Fundazioaren zineklubak beste edizio bat dakar. Bertan, kirolari buruzko zinemaren historiako film onenetako batzuk eskainiko dira, eta, ondoren, zinemari eta kirolari buruzko solasaldiak egingo dira. Astelehenero ikus daiezke filmak, otsailaren 10etik martxoaren 3ra, 18:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte.
Programazioa
Data | Izenburua | Zuzendaria | Zinemako hizlaria | Kirol hizlaria |
---|---|---|---|---|
Ots/10 | Billy Elliot | Stephen Daldry | Amaya Salazar | Mariaje Ariznabarreta |
Ots/17 | Rocky | John G. Alvidsen | Aitor Lz. de Aberásturi | Ivan Rodriguez |
Ots/24 | The man & Le Mans | Gabriel Clarck y John Mckenna | Santiago de Pablo | Miguel Prieto |
Mar/3 | El luchador | Darren Aronofsky | Gorka Tirado | Ivan Rodriguez |
Argibideak
- Hitzaldi-proiekzioa Vital Kulturunean izango da (Bake kalea, 5, 1. solairua, Dendaraba dendagunea), 18:00etan.
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, ehu.eus/eu/web/ehukirola/prestakuntza/ikastaroak-hitzaldiak-eta-mintegiak/arabako-campuseko web orrian.
- Sarrera libre eta dohainik da, ikusleentzako tokia betetzen den arte.