2024ko udako haur eta junior ikastaroak - Izena emateak

Hur-hurrean dugu uda. Agian, pentsatzen arituko zara nola antolatu zure seme edo alabaren egunerokoa, uda ondo zainduta, konpainia onean eta konfiantzazko ingurune batean dibertituz, jolastuz eta mugituz goza dezan.

Actividades infantiles

Te informamos que se ha ampliado una semana el plazo para realizar las pre-inscripciones para los cursos infantiles y juveniles, hasta el M21/May.

El sorteo se realizará el 22/May.

Uda honetan ere, badatoz Estadiora  Kirola Euskaraz eta Sport & English, berrikuntza batzuekin; bai eta haurrentzako beste jarduera batzuk ere, Estadion uda goza dezaten.

Seme-alabak asteko goizetan olgatzea nahi baduzu, hemen dituzu:
Kirola Euskaraz (3 - 8 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2016 eta 2021 artean jaiotako haurrentzat.
Sport & English (8 - 12 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2012 eta 2016 artean jaiotako haurrentzat.

Astebeteko 7 txandarekin (jantoki zerbitzuaren aukerarekin, 15:30 arte - 70 edo56 €/astean, txandaren arabera):
Eka/24-28, Uzt/1-5, Uzt/8-12, Uzt/15-19, Uzt/22-26 (4 egun), Uzt/29-Abu/2, Ira/2-6

Gainera, haurrentzako eta juniorrentzako beste jarduera hauetan parte hartzera anima zaitezke: Erraketa Campusa, Igeriketa Eskola, Euskal Pilota Campusa, Juniobox, Junior Igeriketa, Padela, Parkourra, Gurpil-lerroko Patinajea, Tranpolin Jauziak, Skatea, Triatloia eta Hondartza Boleibola.


Adi!

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.