
Estadio Kirol Elkartea Fundazioaren xedea da bere jarduera esparruan egiten diren kirolak irakasteko eta praktikatzeko bidea ematea, instalazio egokiak mantentzen saiatuz eta bere gizarte eta kultura helburuari lotutako jarduera guztiak kudeatuz.
Haren funtzionamendua eta instalazioen erabilera arautzearren, eta abonatu eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautzearren, beharrezkoa da nahitaez bete beharrekotzat jotzen diren arauak ezartzea. Arau horiek jasota daude, hain zuzen, estatutu, arautegi arau osagarri hauetan.
Arautegia
Instalazio nahiz zerbitzuak erabiltzeko, eta abonatu eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautzeko, nahitaez bete beharreko arauak behar ditugu. Arautegi honetan biltzen dira arau horiek, hain zuzen.
Fundación Estadio Vital Fundazioko diziplina araubidea
Fundazioaren arautegian ezarrita daude abonatuen betebeharrak; betebehar horiek ez betetzeak zigorrak ekar ditzakeela, bai eta egindako kalteen zenbatekoa ordaintzea ere; eta berriz huts egiteak abonatu izateari utzi beharra ekar dezakeela. Gainera, arautegian ezarrita dago zigortze prozedura, Diziplina Batzordearen eta aurkezten dizugun diziplina araubidearen bidez.
Gainera, baditugu arau osagarri batzuk, ondoren zehaztuko dizkizugunak:

Bizikleta eta patinete aparkalekuen erabilera
Instalazioak itxi ondoren bertan dauden bizikletak eta patineteak kenduko dira.
Instalazioak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko, abonatu guztiei gogorarazten diegu Estadion bizikleta aparkalekuak eta patineteetarako guneak instalazioa irekita dagoen ordutegian baino ez daudela erabilgarri (astegunetan, 7:00etatik 22:00etara: eta asteburu-jaiegunetan, 8:00etatik 22:00etara).
Horregatik, abonatuei eskatzen zaie beren bizikletak eta patineteak jaso ditzatela instalazioa itxi aurretik; bestela, baimendutako langileek kendu ahal izango dituzte.
Eskertzen dugu guztiok laguntzea Estadion ordena eta segurtasuna mantentzen.
Eduki ezazu materiala ordenatuta:
Entrenatzen duzunean —eta, bereziki, amaitzean—, jar ezazu material guztia bere lekuan. Ordena, segurtasuna, garbitasuna... hobea izango da, eta edozer errazago aurkituko duzu gero. Berdin egizu aldageletan, zelaietan, jokalekuetan...
Gogoan izan, armairuak, hutsik eta irekitak geratu behar direla Estadio ixteko orduan. Zure gauzak ez badituzu aurkitzen, Harrerara hurbildu zaitez.


Bainatu aurretik nahitaez dutxatu behar da:
Gogoan izan: igerilekuko uraren kalitatea hobea izan dadin, nahitaezkoa da bainatu aurretik dutxatzea.
Estadioan, ez ibili skatean edo patinetean:
Estadion patinatu nahi baduzu, egizu skate plazan; edo, soilik markatzen ez duten gurpilekin eta lehentasunezko jarduerarik ez dagoenean, kiroldegian.


Kanpoaldean, erabil ezazu itzultzeko edalontzia:
Edaria ostalaritza eremuetatik (kafetegia, kioskoa, buffeta...) kanpora edatera baldin bazoaz, eska ezazu zure itzultzeko edontzia. Une horretan, 1 € kobratuko dizugu; baina gero, edalontzia itzultzen duzunean, berriz emango dizugu. Horrela erabilera bakarreko plastikoa murriztuko dugu, bai eta Estadion kristal hautsiak izatearen arriskua ere.
Igerilekuan, bainujantzi egokia:
Gomendatzen dugu bainujantzi estu bat erabiltzea: bainujantzia, bikinia... emakumezkoentzat; eta slipa, boxerra... gizonezkoentzat (bermuda edo "boardshorts" erabiltzen badituzu, ez ezazu jarri azpiko arroparik, higienea zaintzearren).


Igerilekuetan, nahitaezkoa txanoa:
Nahitaezko da txanoa igerileku estalietan; eta ile luzea baldin baduzu, igerileku estaligabeetan ere bai.
Estadio, tabakorik gabe:
Erretzea baimendutako eremu bakarra dugu: udako buffet plazako ostalaritza espazioaren ondoan dagoen eremua (mugatua eta seinaleztatua), betiere bazkaltzeko ordutegitik (13:00etatik 16:00etara) kanpora, eta pertsonen artean 2 metroko distantzia gordeta.


Erreserba ezazu zure jokalekua aldez aurretik:
Jokalekuak erabiltzeko, aldez aurretik erreserbatu behar dira, ezarritako prozedurari eta baldintzei jarraituz (Estadio Vital Fundazioaren Arautegiko 23. artikulua). Jokatu aurretik erreserbatu behar duzu, hemen: app, Estadio Online orrian, edo 945 131 345 telefonora (luzapena: 135) deituta.
Bozgorailuak erabiltzea, debekatuta:
Musika edo irratia entzun nahi baduzu, erabil itzazu entzungailuak. Estadion debeku da soinu bozgorailu eramangarririk erabiltzea.


Xukadera gabe, ezin zara entrenatu:
Higienea zaintzearren, kutsatzeak prebenitzearren eta instalazioak hobeto mantentzearren, xukaderarekin entrenatu behar duzu; eta, amaitzen duzunean, makina garbitu eta lehortu behar duzu.
Stop lapurretak:
Estadiora objektu baliotsuak ekartzen badituzu, egiezu jaramon, eta erabil itzazu armairuak. Hala ere, ziur baldin bazaude Estadion lapurtu dizutela, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen eta albait datu gehien emanda (eguna, ordutegia, lekua...); horrela, grabazioak berrikusi eta gure sarbide fitxategiak egiaztatu ahal izango ditugu. Gainera, gomendatzen dizugu ertzain etxean salaketa aurkeztea. (Ezin gara Estadion galtzen dituzun gauzen erantzule egin, baina zure lankidetzak eta informazioak lapurretak prebenitzen lagunduko digute.)


Estadion, adingabeak zure erantzukizuna dira:
Izan zaitez haiengandik hurbil, eta egiezu kasu, batez ere igerilekuetan (nahiz eta soroslea egon). Hezi itzazu errespetuaren eta bizikidetzaren alde, eta Estadio zaindu dezaten.
Ez ezazu argazkirik egin baimenik gabe:
Debeku da irudirik hartzea aldageletan (telefonoa erabili behar baduzu, egizu kanpoan), bai eta Estadioko gainerako lekuetan ere, argazkiak egin zaizkien pertsonen edo Fundazioaren baimenik gabe.
