Patronatua da Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena. Patronatuari dagokio Fundazioaren helburuak betetzea eta Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak arduraz administratzea, haien errendimendua eta erabilgarritasuna mantenduta.
Patronatua subiranoa da bere eginkizuna betetzeko; hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak aplikatu beharreko araudiak esleitu zaizkion ahalmenak erabili izango ditu. Patronatuak Fundazioaren borondatea ordezkatzen du, eta Fundazioaren xedeak gauzatzeko eta betetzeko beharrezko ahalmen eta eskumen guztiak baliatuko ditu, betiere Estatutu hauetan eta ordenamendu juridikoan ezarritakoaren mende.
Fundazioaren helburuak hobeto garatzeko, Patronatuak egokitzat jotzen dituen batzorde eskuordetu edo betearazle guztiak eratu ahal izango ditu. Batzorde horietako bakoitzak, Patronatuak ematen dizkien ahalmenak izango ditu. Era berean, Patronatuak nahieran adierazten dituen pertsonari edo pertsonei ahalordeak eman ahal izango dizkie; pertsona horietako bakoitzak, Patronatuak kasuan kasu zehaztutako ahalmenak izango ditu.
Patronatuak osaera hau du:
Presidentea: | Jon Urresti García |
Presidenteordea: | Raposo Bande, Fernando |
Batzordekideak: | Abarca Cañadas, José Antonio |
Patronatuak Batzorde Betearazle bat eratuko du, bost (5) kidek osatua.
Batzorde Betearazlearen eskumenak aplikatu beharreko araudiaren araberakoak izango dira beti, eta kudeaketa egintza arruntetara eta Babeslaritzaren baimenik behar ez dutenetara hedatuko dira. Lege muga horiek betez, Patronatuak eskuordetu daitezkeen ahalmen guztiak eskuordetu ahal izango dizkio Batzorde Betearazleari.
Erantzukizun sozial korporatiboa:
Estadio Vital Fundazioak tinko eusten dio gizartearekin eta ingurumenarekin etikoagoa, sostengagarriagoa eta errespetuzkoagoa den jokabide bat betetzeari eta sustatzeari.
Estadio Vital Fundazioak, kirolaren kultura sustatzeko eta jarduera fisikoa erregulartasunez egitearen aldeko konpromisoa hartuta, bat egiten du Nazio Batuen 2030 Agendan zehaztutako Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH).
Kirol, gizarte, kultura eta jolas jarduerak sustatzearren eta ahalbidetzearren egiten duten lanak bat datoz 3. GJHarekin (Osasuna eta ongizatea) eta 4. GJHarekin (Kalitatezko hezkuntza). Era berean, lan egiten du 6. GJHaren (Ur garbia eta saneamendua), 11. GJHaren (Komunitate sostengagarriak) eta 17. GJHaren (Helburuak lortzeko aliantzak) alde.
Energia, gasa eta elektrizitatea aurreztearren, Estadion ondorengo neurri hauek hartu dira:
- Aire girotuaren tenperatura minimoa: 25 °C (ostalaritza eta jarduera moteleko aretoak), 27 °C (Working Estadio) eta 20 °C (jarduera biziko aretoak).
- Berokuntzaren tenperatura maximoa: 19 °C; jarduera moteleko aretoeetan eta ostalaritzan, 21 °C.
- Igerilekuko uraren tenperatura maximoa: 26,5 °C (25 metroko igerileku estalia), 27 °C (gazte igerilekua) eta 31,5 °C (irakaskuntzakoa). Airearen tenperatur
- Argi errotulazioa itzaliko da 22:00etan.
- Kanpoko argiak itzaliko dira 22:30ean. - Espazio klimatizatuetako ateak eta leihoak ixtea kontrolatuko da.
Neurri horiek osatuz joango dira, arauzko gomendioei jarraituz eta egutegiak aurrera egin ahala.
Eskerrik asko ulertzeagatik eta laguntzeagatik.
- Txorrotarik, dutxarik edo iturririk arrazoirik gabe irekita ikusten baduzu, itxi ezazu.
- Jariorik, ixten ez duen txorrotarik edo dutxarik, edo etengabe ura darion zisterna bat sumatzen baduzu, jakinaraz iezaiozu atezainari edo ikusten duzun Estadioko lehenengo langileari.
- Ez egon behar baino denbora gehiago dutxan, eta erakuts iezaiezu horrela egiten zure seme-alabei. Ura eta energia xahutzea saihestu behar dugu.
- Itxi ezazu iturria xaboitzean, bizarra moztean edo hortzak eskuilatzean; ingurumenak eskertuko dizu.
- Ez iezaiezu utzi seme-alabei iturrietako urarekin jolasten.
- Ez ezazu erabili komunontzia zakarrontzitzat. Hori ez eginda, ura aurreztuko duzu eta hondakin uren araztegiek gainkarga izatea saihestuko duzu.
- Igerilekuan, ez ezazu uraren kalitatea hondatu; dutxatu zaitez bainatu aurretik; ez zaitez sartu oinetakoak jantzita hondartzan; eta, uretan, ez tu egin, ez pixa egin...
Edaria ostalaritza eremuetatik (kafetegia, kioskoa, buffeta...) kanpora edatera baldin bazoaz, eska ezazu zure itzultzeko edontzia. Une horretan, 1 € kobratuko dizugu; baina gero, edalontzia itzultzen duzunean, berriz emango dizugu.
Horrela, erabilera bakarreko plastikoa murriztuko dugu, bai eta Estadion kristal hautsiak izatearen arriskua ere.
Lagun iezaguzu erabili eta botatzeko ontziak jatorrian bereizten, birziklatzeko.
Garapen sostengagarriaren alde dugun konpromisoaren beste urrats bat da. Halakoxe urratsa izan zen, baita ere, irakaskuntzako eta 25 metroko igerileku estaliak igerileku estaliak berotzeko eguzki instalazio bat jartzea; eta kogenerazioko instalazio bat jartzea, gas naturalarekin, gure eskari elektrikoaren zati handi bat sortzen duena eta ihes gasen beroa aprobetxatuz ur beroa sortzen duena.
Neurri horiekin, murriztu egin ditugu gure energia kontsumoa —eta haren faktura— eta gure CO2, NO2 eta SO2 emisioak, energia iturri berriztagarria erabiliz. Eta, batzuetan behar duguna baino gehiago erabiltzen dugunez, aukera hau baliatuz, gure ur kontsumoa ere murrizten laguntzeko eskatzen dizugu.
Mesedez, aprobetxa ezazu ura azken tantaraino!