Lehenengo aldian, adierazten diguzun kontuan, sarrera kuota bat eta dagokion urteko kuotaren zatia kargatuko dizkizugu. Fundazioko abonatu izaten jarraitzeko, urteko kuota ordaindu behar duzu urte bakoitzeko urtarrilean.
Abonatua baldin bazara eta seme edo alaba bati alta eman nahi badiozu, sarrera kuota saihestuko duzu, 3 urte betetzen dituenean alta formalizatuz; haren urteko kuota ordainduko duzu adin hori betetzen duenetik.
Nola abonatu?
Estadio Vital Fundaziora abonatzeko, alta eskaera formalizatu behar duzu; horretarako, zure datuak —bankuko datuak barne—, nortasun agiria edo familia liburua, eta argazki bat aurkeztu beharko dituzu.
Abonatu motak:
- Helduak: 16 urtetik gorako emakume nahiz gizonak dira, adin hori betetzen duten urtetik aurrera, urte hori barne.
- Adintsuak: 65 urtetik gorako pertsona guztiak.
- Haurrak: 16 urtetik beherako pertsona guztiak.
- Ohorezkoak: 75 urtetik gorakoak izanik (urteko kuota, izoztuta), etenik gabe gutxienez 45 urtez bazkide izan diren guztiak.
- Aldi baterako eszedentziak: urtebete baino luzeagoa eta bost urte baino laburragoa den aldi batez Arabatik kanpo bizi diren abonatuek, aldi baterako abonatu izateari uztea eska dezakete. Horretarako, bizileku berria egiaztatzen duen agiria entregatu beharko dute.
Hemen kontsulta ditzakezu prezioak eta deskontuak.
Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauei jarraituz, jakinarazten dizugu: zuk guri emandako datuak (zeureak edo hirugarrenenak, haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen duzu, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko du, entitate honekin abonatutzat (abonatu arrunta, berezia, aldi baterakoa), gonbidatutzat, erabiltzailetzat, hornitzailetzat, kolaboratzailetzat duzun negozio harremana behar bezala aurrera eramateko, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldietako izen ematea eta parte hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera nahiz zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubideak gauzatzekoa ere, web orri honetan ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.
Baja eman nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu: Eskatu niri baja ematea Estadion.