Prezioak

Fundazioaren Estatutuei eta Araudiari jarraituz, kuota arrunten (urtekoa eta sarrera) eta instalazioetako zerbitzuen zenbatekoak eta deskontu posibleak Batzorde Betearazleak ezartzen ditu urtero, eta prezioen zerrendan argitaratzen dira.

Estadio Fundazioa: prezioak

Prezioak ezartzerakoan, Batzorde Betearazlea Fundazioaren iraunkortasuna bermatzen saiatzen da, bai eta haren instalazioak eta zerbitzuak mantentzen eta hobetzen ere, kalitatezko kirola arrazoizko prezioetan egin ahal izateko..

 

Deskontu posibleak eta ohorezko kuota

Arabatik kanpo ikasten ari bazara, familia ugariko titulua baduzu edo mendekotasun larria baduzu, deskontuak eska ditzakezu Estadioren urteko kuotan.

 

Mendekotasuneko deskontua:

Bigarren edo hirugarren mailako mendekotasuna aitortuta izanik Estadiora etortzen jarraitu nahi dutenek deskontua jaso dezakete (helduen urteko kuotaren % 50; deskontu hori ezin zaie metatu ikasleentzako edo familia ugarientzako beherapenei). Haurrak izanez gero, urteko kuotatik salbuetsita egongo dira, heldu bihurtu arte. Aski dute harrera lekura ekartzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Orientazio eta Balorazio Zentroak emandako egiaztagiria. Mendekotasuna behin-behinean aitortu baldin bada, urtero aurkeztu beharko da egiaztagiria (azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitartean).

 

Ikasle deskontua:

16 eta 25 urte bitartean baldin badituzu (1998 eta 2007 artean jaioa), Arabatik kanpo ikasten eta bizi izaten ari bazara eta baldintzak betetzen badituzu... presta itzazu paperak! Zuri 2023ko kuotan % 50eko deskontu hori egin ahal izateko, honako hau egin behar duzu:

  • Entregatu 2022/2023 ikasturteko matrikula.
  • Entregatu Arabatik kanpo bizi izatearen egiaztagiria. Hauetako edozein izan daiteke: ikasle egoitzaren ziurtagiria, etxebizitza kontratuaren kopia (zure datuak jasotzen dituena) edo bizilekuko udalak emandako ziurtagiria.
  • Entregatu dokumentazio hori harrera lekuan, edo bidali recepcion@fundacionestadio.com helbidera, azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitartean.

Gogoan izan ezazu izapide horiek urtero egin behar dituzula, berdin dio aurreko urtean deskontua izan duzun edo ez.
Azken orduan presaka ez ibiltzeko, presta ezazu zure dokumentazioa ikasturtearen hasieratik.
Bestalde, gogoan izan ezazu Estadio Fundazioak elkarrekikotasun hitzarmenak dituela Arabaz kanpoko beste klub batzuekin. Zatoz harrera lekura, zure Acedyr ziurtagiria eskatzeko. Beraz, etxetik kanpo ikasten ari zarenean kirola egin nahi baduzu, beharbada instalazioren bat izango duzu hurbilean, ateak zabalduko dizkizuna.

Familia ugariko deskontua:

Estadio Fundazioak % 15eko deskontua aplikatzen die, urteko kuotan, familia ugariaren titulua duten abonatuei. Egoera horretan baldin bazaude eta oraindik eskatu ez baduzu, ekar ezazu harrera lekura familia ugariaren titulu eguneratuaren fotokopia, originalarekin batera. Bestalde, 2021ean dagoeneko aplikatu bazitzaizun, baina titulua aurten amaitzen bazen, gogoan izan ezazu berritu egin behar duzula eta harrera lekuan entregatu behar duzula eguneratze berriaren fotokopia.

 

Ohorezko kuota:

Fundazioarekiko fideltasun ibilbide luzea egin duten abonatu adintsuei esker ona erakusteko, Fundazioaren patronatuak haien urteko kuotaren zenbatekoa izoztuko du bi baldintzak (adina eta etenik gabeko antzinatasuna) betetzen dituzten urtean.

Baldintza horiek betetzen badituzu, etxean jasoko duzu Estadiora sartzeko ohorezko txartel pertsonalizatua. Erabiltzen hasteko, aski duzu txartela harrera lekura ekartzea, aktibatu dezagun. Horrela, ohorezko txartel hori aurrekoaren ordez erabiltzen hasi ahalko duzu.