1. Informazio orokorra
Webgune honen titularra FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOA da, eta haren helbidea hau da: Cervantes ibilbidea, 20, 01007 Gasteiz (Araba); helbide elektronikoa: estadio@fundacionestadio.eus
Telefonoa: 945131345 (luzapena: 132).
Webgune hau edo haren edozein azpidomeinu, mikrogune edo azpiatal erabiltzean, ulertuko da irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako muga eta erreserbarik gabe, legezko abisu honetan jasotako erabilera baldintzak, bai eta webgune honetan bertan eskuragarri duzun Pribatutasun Politika ere (dokumentu hori irakurtzea gomendatzen dizugu, berariaz). Webgunea erabiltzeak berekin dakar berariaz eta osorik onartzea hala legezko abisua nola Pribatutasun Politika, atzitzearen une horretan argitaratuta dagoen bertsioan.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgune honetan ageri diren zehaztapen eta baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta edukiak, informazioak eta abar handitzeko eskubidea ere. Eskubide horiek edonoiz eta aurrez abisatu gabe baliatu ahalko ditu; beraz, arrazoizko maiztasunez kontsultatzea gomendatzen du, aldaketarik izanez gero ere.
Legezko klausula honetako baldintzekin bat ez bazatoz, mesedez, ez ezazu erabili webgunea. Izan ere, arestian adierazi dizugunez, webgunea erabiltzeak esan nahi du onartzen dituzula hala legezko klausulan nola Pribatutasun Politikan jasotako legezko baldintzak.
1.2. Hizkuntza
Lege ohar hau, gure pribatutasun politika edo webgune honetan aldian behin argitaratutako beste edozein erabilera arau, politika eta prozedura itzultzen baditugu, eta gaztelaniazko bertsioa eta itzulitako bertsioa bat ez badatoz, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.
2. Jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak
Webgune hau eratzen duten edukiaren eta elementuen titularra FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOA da. Ondorioz, fundazio horrenak dira webgunearen jabetza intelektual eta industriala, eta bereziki hauena guztiena: sorburu kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta webguneko orrien gainerako elementu grafikoak edo soinuzkoak. Zerrenda hori ez da itxia, baizik eta adibidetzat emana; eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko arauei jarraituz.
Erabiltzailea obligatzen da edukiak modu arduratsu eta egokian erabiltzera, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorrita. FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk erabiltzaileari baimena ematen dio, webgune honetan dagoen informazioa bistara dezan eta kopia pribatuak egin ditzan (bere sistema informatikoetan deskargatu eta biltegiratzeko jarduera soila), baldin eta elementuak erabilera pertsonalerako baizik ez badira. Baimena ematen da, orobat, kazetaritza helburuetarako soilik erabiltzeko, baldin, kasu bietan, webgunearen osotasuna errespetatzen bada eta identifikatzen bada jatorrizko iturria webgune hau dela, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArena.
Aurreko paragrafoan berariaz ezarritako helburuetatik kanpo, debeku da webgunearen edukia erabiltzea; eta berariaz debeku da haren izaeraren aurkako erabilera lerratu oro. Debeku da webgunea banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, kopiatzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein bitartekoz eta teknologiaz. Horretarako, beharrezkoa da FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk aurrez berariazko baimena ematea. Testu honen aurkako edozein jarduketa, jabetza industrial eta intelektualaren arloko arauen urratzea da.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du bere eskubideak defendatzeko egoki deritzen legezko ekintzak egiteko aukera.
3. Pasahitzak eta eremu pribatua
Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza bidaltzen zaion kasuetan, erabiltzaileak izango du erantzukizun osoa, zerbitzu horiek konfidentzialtasun eta sekretu zorrotzenaren pean izateko; eta arretaz zaindu, erabili eta zaindu beharko ditu. Berariaz debeku da zerbitzu horiek hirugarrenei lagatzea, eta, beraz, erabiltzailearen erantzukizuna izango dira webgunearen titularrarentzat zein gainerako erabiltzaileentzat sortutako ondorio kaltegarriak. Identifikatzailea edo pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskuratzen bada, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio ESTADIO VITAL FUNDAZIOAri, dagozkion neurriak har ditzan, eta erabiltzailearen erantzukizuna izango dira berandu jakinaraztearen ondorioz ESTADIO VITAL FUNDAZIOAri eta beste erabiltzaile batzuei eragindako kalteak.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk inola ere ez du erantzukizunik izango datu pertsonalen inguruan sortutako gorabeheren gainean, gorabehera horien jatorria bi hauetako bat baldin bada: sistemen aurkako erasoa edo baimenik gabeko sarbidea gertatu izana, ezarritako segurtasun neurrien bidez detektatzea ezinezkoa den eran; edo erregistratutako erabiltzaileak arduragabekeriaz jokatu izana, bere sarbide gakoak edo bere datu pertsonalak gordetzeari eta zaintzeari dagokionez.
Webgune honetako eremu pribatura sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaile gisa erregistratuta egotea. Horretarako, eremu pribatuan zure profila sortzeko oinarrizko eta beharrezko informazioa eskatuko zaizu. Erregistro inprimakia betetzen duzunean, zure nortasuna egiaztatu ahal izango dugu, zure profila aktibatzeko.
4. Segurtasuna
Webgune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu, datu pertsonalak bidaltzearren zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio kanal seguru bat ezartzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak esan nahi du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen dela; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horrek eragotzi egiten du bidalitako informaziora hirugarrenek sarbidea izatea.
5. Erantzukizuna
Orokortasunak.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren interesa da webgune honek eraginkortasun handienaz funtzionatzea eta bere sorrerako helburua betetzea. Hala ere, ez du bere gain erantzukizunik hartzen webguneak akats tipografikorik, formalik edo zenbakizkorik baldin badauka, ez eta webguneko informazioaren zehaztasunaz eta webgunearen disfuntzio edo anomaliez ere.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk ez du bermatzen webgunean eta zerbitzaria birusetatik libre izatea, eta ez du bere gain erantzukizunik hartzen webgunera sartzeak edo webgunera ezin sartzeak eragindako kalteei dagokienez.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea leialtasunez eta legitimoki erabiliko duela, trafikoaren lege eta erabilerei jarraituz. Era berean, erabiltzailea obligatzen da FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez egitera, ez eta webgune honen ohiko erabilera edonola kaltetu, ezgaitu, gainkargatu edo galarazi dezakeen jokabiderik ere.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgune honetan ageri diren baldintza eta betekizunak aldatzeko eskubidea, bai eta edukiak, informazioak eta abar handitzeko eskubidea ere. Eskubide horiek edonoiz eta aurrez abisatu gabe baliatu ahalko ditu; beraz, arrazoizko maiztasunez kontsultatzea gomendatzen du, aldaketarik izanez gero ere. Webgunearen erabilerari buruz sartzen diren legezko abisu eta baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, uko egin beharko diozu webgunea erabiltzeari eta webgunean sartzeari, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren edozein erantzukizuni uko eginda. Fundazioak bere esku gordetzen du webguneko edukietarako sarbidea etetea eta bukatzea, bai eta webgunetik egindako zerbitzuetarako sarbidea ere.Estekak eta hiperestekak.
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren jabetzako webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak izan daitezkeela uste dugunean edo gure webguneetako zerbitzuetako batzuk egiteko beharrezkoak direnean. Hala ere, webgune horiek inoiz ere ez dira guk kontrolatuak.
Esteka horien helburua izan daiteke interesatu dakizkizukeen baliabideak Interneten bilatzea erraztea.
Hala ere, orri horiek ez dira FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArenak, eta Fundazioak ez du haien edukia ikuskatzen. Horrenbestez, Fundazioa ezin da horien erantzule egin, ez eta horietan egiten den ezein zerbitzurena, webgune horietan ageri den edo erabilgarri dagoen ezein zerbitzurena, estekatutako orriaren funtzionamenduarena, orri horietan egindako erabilera eta datu tratamenduarena, horiek egindako ezein arau-hausterena, edo horiek atzitzetik edo erabiltzetik eratorritako ezein kalterena ere. Esteka izateak ez du esan nahi inolako erlaziorik dagoenik FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren eta eduki horien edo horiek dauden webguneen titular diren pertsona edo entitateen artean.
Horrenbestez, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik estekatutako webguneei dagokienez, eta ez du erantzuten haien funtzionamenduaz, horietan ostatatutako eduki eta zerbitzuez, ez eta estekatutako webgune horietan dauden estekez ere.
Bene-benetan gomendatzen dugu webgune horien legezko abisuak irakurtzea, eta oso bereziki webgune horien pribatutasun politikak, zure datu pertsonalak horietan sartu baino lehen. Zalantzarik baldin baduzu, gomendatzen dizugu zuzenean webgune horiekin harremanetan jartzea, haien pribatutasun politikei buruzko informazio gehiago eskuratzeko.
Erabiltzaileak jakiten badu estekatutako webgune baten bidez egindako edukien, zerbitzuen edo bestelako jardueren zilegitasun ezen baten edo desegokitasunen baten berri, berehala jakinarazi beharko dio FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAri, Fundazioak egoki deritzen neurriak hartzeko aukera izan dezan.
Berariaz debeku da bai www.fundacionestadio.eus webguneko orri bat FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArena ez den beste webgune batean azaltzea (framing teknikaz edo efektu bera edo antzekoa duen beste teknika batez), bai www.fundacionestadio.eus webgunearen bidez edo beste baten bidez in line linking teknikaz edozein eduki hedatu txertatzea, bai eragin berak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren berariazko adostasunik gabe.
Webgune hau erabiltzean, jotzen dugu erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta hemengo aholkuak ulertu eta bete dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin, edo politika honen bitartez emandako aholkuekin, eskatzen diogu ez erabiltzeko gure webgunea.
6. Jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauen interpretazioari buruz gatazkarik edo eztabaidarik izanez gero, edo webgune honetako zerbitzuei lotutako beste edozeri buruz, jurisdikzio eta araudi aplikagarria Espainiakoa izango da; eta eskumena duten epaitegiak, Gasteizkoak.