
NORK ERABIL DEZAKE?
Abonatuek, 23 urtetik gorakoek, beren kirol edo jolas jarduera Estadion bertan jarduera profesionalarekin bateragarri egin nahi dutenek. Batzuetan, abonatu gabeko pertsonek, abonatutako erabiltzaileek lagunduta datozenek (bilera gelan).
Zer zerbitzu ematen ditu?
- 180 metro koadroko espazio gardena, altzariz hornitua eta giro lasai eta atseginean lan egiteko apaindua.
- WiFi bidezko konexioa (pasahitza egunero aldatzen da, eta aretoko monitore batean ageri da), eta kable bidezkoa.
- Gehienez 20 lagunentzako edukiera, eta lanerako 9 postu mahaidun.
- 3 gela intsonorizatu; bi, telefono deietarako.
- Bilera gela, bideokonferentzia sistema profesionalarekin (irudia eta soinua), leku banatan dauden bi talderen edo gehiagoren arteko bilerak egiteko.
- Ur freskoko postua.

Ordutegiak eta txandak
Working Estadio erabilgarri dago instalazio orokorrak irekitzen diren egun guztietan,* astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:00etara.
Edukiera hobeto aprobetxatzeko, erreserbak hiru modalitate edo txandatan antolatzen dira:
- Goizez, 8:00 - 14:30.
- Arratsaldez, 14:30 - 21:00.
- Egun osoz, 8:00 - 21:00.
Nola sartu?
Ezer baino lehen, Estadio Online webgunean edo harrera lekuan erregistratu behar duzu Working Estadioko erabiltzaile izateko, zerbitzuaren erabilera arauak onartuta.
Erregistratu ondoren, Working Estadiora sartu ahal izango zara, aretoaren sarrerako irakurgailuan zure abonatu-txartela aurkeztuz. Edukiera erabilgarria baldin badago, ate automatikoa irekiko da. Sistema informatikoak #abonatua eta Working Estadioko erabilera txanda identifikatuko ditu, eta dagokion prezioa aplikatuko du. Prezio hori zure banku kontuan helbideratuko da hilaren amaieran.
Abonatuak ez diren pertsonekin sar zaitezke, bilerak egiteko. Horretarako, lehenik eta behin, bilera gela erreserbatu beharko duzu, eta atezaindegian Estadioko eguneko sarreren zenbatekoa ordaindu (Working Estadio bilera gelako pantaila erabiltzeko jarraibideak).
Prezioa
Working Estadiok mantentze kostu batzuk ditu: klimatizazioa, argiztapena, elektrizitatea, konexioa eta garbitasuna. Erabiltzaileek kostu horietarako laguntza txiki bat eman beharko dute. Horregatik, sarrera eta pertsona bakoitzeko 3 euroko prezioa ezarri da goizeko txandarako; 2 eurokoa, arratsaldeko txandarako; eta 5 eurokoa, egun osoko txandarako.
Bilera gelaren erabilera librea da, baina edozein txandatan erreserbatu daiteke (nahitaezkoa da erreserbatzea, bilerako norbait bazkidea ez bada). Prezioa 15, 10 eta 25 euro dira, hurrenez hurren.
GOGOAN IZAN:
- Estadio Online webgunean edo harrera lekuan erregistratu behar duzu, Working Estadio erabili aurretik.
- Sarbidea pertsonala eta indibiduala da, soilik 23 urtetik gorakoentzat, eta ezin da inor sartu zerbitzuan erregistratuta egon gabe.
- Interneteko konexioaren erabilera zure erantzukizunpean dago erabat.
- Egoki erabil itzazu altzariak, eta errespeta ezazu haien kokapena.
- Gorde ezazu lan giroa: bilerak eta telefono bidezko elkarrizketak, horretarako guneetan egin behar dira.
- Ekipoak (ordenagailuak, tabletak, telefonoa, monitoreak) isilik edo entzungailuekin egon beharko dira.
- Debekatuta dago barruan jatea edo freskagarririk edatea.
- Erraztu itzazu garbiketa lanak, ez utzi hondakinik, eta erabil itzazu zakarrontziak edo edukiontziak.
* Itxita dago abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta irailaren azken ostiralean, bai eta abenduaren 24ko eta 31ko eta abenduaren 6ko arratsaldeetan ere.
