Pribatutasun politika

1. Sarrera

ESTADIO VITAL FUNDAZIOAn, konpromisoa hartu dugu gaude tratatzen ditugun eta webgune honetan (edo haren edozein azpidomeinutan) online nahiz offline ematen dizkiguzun datu pertsonalen pribatutasuna eta erabilera egokia babesteko.

Mesedez, arretaz irakur ezazu politika hau, eta egiazta ezazu ulertzen eta onartzen duzula, zure datu pertsonalak guri eman baino lehen. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo haren zerbitzuak, eta ez eman guri zure datuak.

Webgune honetara sartzen bazara, haren zerbitzuetako edozein erabiltzen baduzu edo zure datuak online edo offline ematen badizkiguzu, ulertuko dugu baieztapen argia egin duzula. Baieztapen horren bitartez, adostasuna ematen diguzu (adostasun hori behar denean) zure datuak aurrerago adierazita dauden helburuetarako tratatzeko.

 

2. Nor da zure datuak tratatzearen arduraduna?

FUNDACION ESTADIO FUNDAZIOA
Helbidea: Helbidea: Cervantes ibilbidea, 20. 01007 Gasteiz (Araba)
Helbide elektronikoa: estadio@fundacionestadio.eus
Telefonoa: 945131345 (luzapena: 132)

Datuak babesteko ordezkaria: lopd@fundacionvital.eus. Zure datuen tratamenduari buruzko zalantzarik, kexarik edo erreklamaziorik baldin baduzu, zuzenean aurkez dezakezu gure Datuak Babesteko Zuzendaritzan, Datuak Babesteko Agentziara bidali aurretik (hara bidaltzea egoki baderitzozu). Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu; eta, betiere, gehienez bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen denetik zenbatzen hasita.

 

3. Nola lortu ditugu zure datuak?

3.1. Interesatuarengandik beragandik lortuta

Abonatua eta/edo gure jardueretako parte hartzailea bazara, edo antolatzen dugun ekitaldiren batera etortzen bazara, edo gure webgunearen erabiltzaile bat, edo, adibidez, gurekin lan egiteko curriculum bat bidaltzen badiguzu, zuk eman dizkiguzu, offline edo online, gure zerbitzuak eskatzean, zurekin harremana eta komunikazioa izatearren, eskatutako zerbitzuak ematearren, zure curriculuma kudeatzearren edo, hala egokituz gero, zurekin kontratu harremana izatearren.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu gaituta zaudela informazio hori emateko, eta informazio hori egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, ez duela urratzen kontratu murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik; eta konpromisoa hartzen duzu beste pertsona batzuk ez ordezkatzeko.

  • Adingabeen datuak

Baldin 14 urtetik beherakoa bazara eta zure datuak eman nahi badizkiguzu gure web zerbitzuak erabiltzearren, gure zerbitzuak eskatzearren edo egiten ari garen jardueraren batean parte hartzearren, kontuan hartu beharko duzu agian ez zarela baimena emateko gaitasuna duen pertsona.

Baldin 14 urte baino gehiago badituzu, zeu zara zure datuen arduraduna, eta zuk zeuk baimendu ahal izango diguzu. Mesedez, kontuan izan ezazu zure datuen pribatutasuna garrantzitsua dela, eta irakur ezazu pribatutasun politika hau osorik, guri datuak eman baino lehen.

14 urtetik beherakoak ESTADIO FUNDAZIOAren web orrietan erregistratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da haien gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek baimena eta adostasuna ematea. Guraso, tutore edo legezko ordezkari horiek izango dira beren kargura dauden adingabeek web orrien bitartez egiten dituzten ekintza guztien erantzule bakarrak. Ekintza horien artean sartuta daude adingabe horien datu pertsonalekin inprimakiak betetzea eta, hala egokituz gero, inprimakiekin batera doazen laukitxoak markatzea. Ohartarazten da arduradunek behar diren mekanismoak bideratu beharko dituztela, beren kargura dauden adingabeak arduradunek gainbegiratu gabe web orrietara sar ez daitezen eta/edo datu pertsonalak eman ez ditzaten; erakunde honek ez du horri buruzko erantzukizunik bere gain onartuko.

14 urtetik beherako adingabe bat baimenik gabe erregistratu dela detektatuz gero, gurasoei edo tutoreei eskatu ahal izango zaie bidal ditzatela baimen hori egiaztatzen duten dokumentuak. Bestela, erabiltzaileari edo erregistroari baja emango zaio ahalik eta lasterren.

Adingabeen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek baimenik gabeko datu tratamendurik detektatzen badute, erreklamazioak edo kontsultak aurkeztu ahal izango dituzte, helbide honetara idatzita: lopd@fundaciónvital.eus.

3.2. Gure webgunea bisitatzean automatikoki lortuta

Gure webgunea bisitatzen duzunean, informazioa biltzen dugu, cookieen bidez eta webeko beste segimendu eta analisi teknologia batzuen bidez. Horrek esan nahi du datuak bidaltzen direla zure nabigatzailetik gure zerbitzarietara, gure zerbitzuak optimizatzearren eta erabiltzailetzat duzun esperientzia hobetzearren. Datu horiek automatikoki bildu eta biltegiratu ditzakegu guk geuk, edo hirugarrenek gure izenean. Gure cookie politika kontsulta dezakezu.

3.3. Interesduna ez den beste pertsona batengandik lortuta

Baliteke zure datuak ez ematea zuk zeuk zuzenean, baizik eta hirugarren batek, hala nola gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek (14 urtetik beherakoen kasuan), edo gurekin elkarrekiko sarbide hitzarmenak dituzten beste klub batzuek. Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar da, eta arreta berezia jarri behar da datu pertsonalak komunikatzean edo argitaratzean. Titularrak baizik ezin du eman datu pertsonalen tratamendurako baimena. Hirugarrenen datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak urratu egin ditzake, datuak babesteari buruzko arauak ez ezik, hirugarren horien ohorerako eskubideari, intimitate eskubideari edo norberaren irudirako eskubideari buruzkoak ere.

Hirugarrenen datuak ematen dituenaren erantzukizuna da: a) datu horiek erabiltzeko, hirugarren horien aldez aurreko eta berariazko baimena izatea; eta b) hirugarren horiei beren datuekin egingo dugun tratamenduaren berri ematea. Pribatutasun politika hau onartzeagatik, hirugarrenen datuak ematen dituenak berariaz bermatzen du ekarpen hori egiteko baimena duela; eta gu erantzukizun orotatik gabetzen gaitu, interesdunak edozein erreklamazio aurkezten badu.

 

4. Zer datu mota tratatzen ditugu?

Tratatzen ditugun datu kategoriak honako hauek izan daitezke:

  • Interesdunak berak emanak: identifikazio datuak (izen abizenak, NANa, irudia), harremanetarako datuak (telefonoa, posta helbidea, helbide elektronikoa), datu ekonomikoak (helbideratze kontua...).
  • Gure webgunea bisitatzean automatikoki lortuak: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailea datorren webgunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, eta abar).
  • Hirugarren batek jakinaraziak: identifikazio datuak.

Babes berezia duten datuei dagokienez: jarduera jakin batzuetarako (hala nola, Campusa), alergiak eta/edo gaixotasunak bezalako datu kategoria bereziak tratatu ditzakegu, edo osasunari buruzko datuak, lehen laguntzen parte bat bete behar izanez gero.

 

5. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak? Eta zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • HELBURUEN ETA HAIEN LEGE OINARRIAREN LABURPEN TAULA

Los datos que nos facilitas, así como todos los generados durante el desarrollo de la relación que mantengamos contigo, los podemos tratar para distintas finalidades y con distintas bases legitimadoras

HELBURUALEGE OINARRIA

Abonatua edo erabiltzailea baldin bazara, edo gure jardueraren batean parte hartzen baduzu, zure datuak erabiliko ditugu kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, kontratu harremana eta gure instalazioetarako sarbidea kudeatzearren, eta inskribatu zaren jardueretan parte har dezazun.

Zure curriculum datuak ematen baldin badizkiguzu edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa prozesuak kudeatzeko erabiliko ditugu.

Kontratu harremana edo kontratuaren aurretiko neurriak aplikatzea, interesdunak eskatuta
Barneko informazio sistemaren kudeaketa. Salaketa anonimoa ez bada, salatzailearen identifikazioa ez zaio emango salatuari.Legezko betebeharra betetzea (barneko informazio sistemei buruzkoa...)

Teknikoak ez diren cookieak instalatzea

Egiten ditugun jardueretan edo ekitaldietan irudiak hartzea/zabaltzea

Abonatugabeei merkataritza komunikazio elektronikoak bidaltzea

Interesdunaren adostasuna

Abonatuei gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko komunikazio elektronikoak bidaltzea, bai eta gogobetetze inkestak ere.

Cookie teknikoak instalatzea

Gure webgunearen erabiltzaileen edo mezu elektroniko baten igorleen edo hartzaileen kasuan: online egindako eskaerak kudeatzeko, eta zurekin harremanetan jartzeko.

Interes legitimoa
Eskatutako datuak nahitaez eman behar dira, ezinbestekoak baitira kontratuzko edo kontratu aurretiko harremana formalizatzeko eta/edo mantentzearren, eta hartatik eratorritako legezko betebeharrak betetzearren. Ematen ez badituzu, ezin izango dugu harreman horretatik eratorritako zerbitzua eman.

Cuando la legitimación se base en el consentimiento, podrás retirar ese consentimiento en cualquier momento remitiéndonos un e-mail en tal sentido a lopd@fundaciónvital.eus. Kentze horrek ez du baldintzatzen zure datuak tratatzea deskribatutako gainerako helburuetarako. Oinarria gure interes legitimoa denean, jotzen dugu zure datuen tratamendua proportzionatua dela eta gutxieneko inpaktua dakarrela zure pribatutasunean; baina beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, zure datuak helburu horietarako tratatu ditzagun nahi ez baduzu, bidal iezaguzu hori eskatzeko mezu elektronikoa lopd@fundaciónvital.eus helbidera.

Informazio espezifikoa, ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren eta IDIOMAS FUNDAZIOAren artean barneko administrazio helburuetarako —adibidez, haien artean deskontuez gozatzeko— datuak komunikatzeko lege oinarritzat interes legitimoa erabiltzeari buruz.

Jakinarazten dizugu erakunde horiek VITAL fundazioen multzoaren parte direla, eta, beraz, jotzen dugu komunikazioa aurreikusteko modukoa dela interesdunarentzat (fundazioen arteko deskontuen onuradun izan ahal izateko); DBEOn berariaz onartuta dago, eta interesdunengan duen eragina oso mugatua da. Badugu komunikazio komertzialak bidaltzeko prozedura bat, datuak babesteko araudiarekin bat datorrena. Badugu, orobat, interes legitimo horri buruzko haztapen analisi bat, eta haren laburpen bat eska dezakezu. Horregatik, jotzen dugu komunikazio horiek proportzionatuak direla eta pribatutasunean eragin txikia dutela. Nolanahi ere, beti gailenduko dira, gure interesaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, zure datuak helburu horietarako tratatu ditzagun nahi ez baduzu, bidal iezaguzu hori eskatzeko mezu elektronikoa lopd@fundaciónvital.eus helbidera.

ERABILTZAILEEK EMANDAKO EDUKIEN JABETZA INTELEKTUALA: ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk antolatutako ekitaldi, jarduera, sustapen edo lehiaketaren batean parte hartzeko jabetza intelektualeko eskubideek babes dezaketen edozein eduki (bideoa, argazkiak, testu edukia, ikus-entzunezkoa...) bidaltzen badiguzu, horrek esan nahi du berariaz baimena ematen diguzula horiek erabiltzeko eta zabaltzeko, webgune honetan edo edozein sare sozial nahiz online plataformatan (Facebook, Instagram, Twitter, Youtube...), bai eta hirugarrenen eskura jartzeko, edo publizitate dokumentazioan sartzeko (liburuxkak, posterrak, sustapen kartelak, eta abar) ere.

Eduki horien gaineko eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du titulartasuna. No obstante, el hecho de remitírnoslos supone la cesión a FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOA (no exclusiva, a título gratuito por duración ilimitada y con ámbito mundial, y sublicenciable) de los derechos de reproducción y comunicación pública sobre dichos contenidos; incluyendo los derechos de reproducción, distribución, traducción, publicación y divulgación total o parcial de dichos contenidos, en cualquier medio conocido actualmente, o desarrollo en el futuro, para cualquier fin. Beraz, aipatu bitartekoen bidezko argitalpenaren ustiapen normalari kalterik egiten ez dion edozein formatan, egileak horiek ustiatzeko bere eskubideari eusten dio.

Igorleak bermatzen du titulartasuna duela, edo eduki horiek lizentziatzeko behar diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen guztiak dituela, eta eduki horiek ez dutela hirugarrenen inolako eskubiderik urratzen —jabetza industrial eta intelektualeko edozein eskubide barne—, eta igorlearen erantzukizuna da baimen guztiak —publikoak zein pribatuak— lortzea eta beharrezkoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak erabiltzeko eskubideen ordainketak egitea. Igorlea izango da erantzule bakarra hirugarrenek —Administrazio publikoa barne— eduki horien edukiari eta jabetzari buruz egiten dituzten erreklamazioengatik, bai eta arrazoi berberengatik FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOAri sor dakizkiokeen kalte galerengatik ere. Fundazio horri berariaz ahalmena ematen dio, legeak bere eskubideak defendatzeko ematen dizkion akzioak balia ditzan.

 

6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak kontratu harremanak irauten duen bitartean gordeko ditugu; eta, harreman horiek amaitu eta gero, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Ezabatzea eskatuta ere, behar den denboran mantendu ahal izango ditugu, tratamendua mugatu, helburu hauetarako soilik:

  • Legez/kontratuz ezarri zaizkigun betebeharrak betetzea.
  • y/o durante los plazos legales previstos para la prescripción de cualquier responsabilidad por nuestra parte,
  • Eta/edo interesdunarekin izandako harremanetik eratorritako erreklamazioak baliatzea edo defendatzea.

Aurreko irizpideekin koordinatuta, datu pertsonalak ezabatu ahal izango dira erregistro informatikoetan edo paperean, erakundearen irizpideen mende, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendagarri egiten duten premia logistikoen eta/edo biltegiratze espazioaren arabera. Horrez gain, datuak gutxienez 7 ekitaldiz mantendu behar dira, egungo ekitaldiaz gainera, eszedentziak edo aldi baterako bajak kudeatzeko. Izan ere, kanpoan bizi dela justifikatzen duen abonatu batek gehienez 4 ekitaldiz aukera dezake urteko kuota ez ordaintzea, eta 5. ekitaldian berriz alta ematea sarrera kuota ordaindu gabe. Beste aldi baterako eszedentzia bat eskatu ahal izateko, gutxienez bi urtez egon behar du alta emanda.

  • Enplegu baterako hautagaitzat aurkeztu bazara, zure curriculuma bidalita: gorde egingo dugu, harik eta hura kentzeko eskatzen diguzun arte / eskaera indarrean dagoen bitartean, hautaketa prozesuetarako zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

 

7. Nori komunikatu ahal izango dizkiogu zure datuak?

Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak hirugarren entitateei komunikatu ahalko zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzearren, hala nola:

  • Ordainketa zerbitzuak kudeatzen dituzten banku erakundeei: kobrantzak eta abonamendu ordainketak kudeatzeko.
  • Vital Fundazioari, barneko administrazio xedeetarako, hala nola kexak, erreklamazioak eta abar kudeatu eta izapidetzeko; edo Fundación Idiomas fundazioari, bi fundazioen artean dauden onurak edo deskontuak kudeatzeko.
  • Hitzartutako beste klub eta elkarte batzuei, haien instalazioetan sartzea bideratzeko.

 

8. Nazioarteko datu transferentziak

FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOAn, datu pertsonalak betiere Europako ekonomia esparruan tratatuta eta kokatuta egon daitezen saiatuko gara. Hala ere, egoera jakin batzuetan, datuen nazioarteko transferentziak egin ahal izango ditugu. Adibidez, interesdunaren intereserako FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren eta beste pertsona fisiko edo juridiko baten arteko kontratu bat egiteko edo gauzatzeko beharrezkoa bada; edo interesdunaren eta FUNDACION ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren arteko kontratu bat gauzatzeko beharrezkoa bada, adibidez, Europar Batasunetik kanpo kokatutako zerbitzuen hornitzaileak erabiltzen direnean, eta hornitzaile horiek datu pertsonaletarako sarbidea izan dezaketenean, gure jarduerari zerbitzu osagarriak emateko (ostatatzea, housinga, SaaS, urruneko segurtasun kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, mezu elektronikoen bidalketa eta posta elektronikoko marketina, fitxategi transferentzia, eta abar), edo interesdunak eskatuta hartutako kontratu aurreko neurriak egikaritzeko.

Erakunde horiek hainbat eratakoak izan daitezke eta denboran zehar alda daitezke, baina saiatuko gara guk hautatutako erakundeak izan daitezen datuen babesaren arloan Europakoaren pareko babes maila duten herrialdeetakoak, edo maila hori lortzeko berme egokiak dituztenak; edo, bestela, DBEOn horretarako aurreikusitako salbuespenetako bat oinarri hartuta egingo dira.

 

9. Sare sozialak

  • Sare sozialen erabilera

    • Erabiltzaileek aukera dute Fundazioak sare sozialetan dituen orri edo taldeekin bat egiteko. Kontuan izan behar dute ezen, salbu eta fundazioak erabiltzaileen datuak zuzenean eskatzen baditu (adibidez, ingurune pribatu batean kontsultei erantzuteko), erabiltzaleen datuak dagokion sare sozialarenak izango direla. Beraz, erabiltzaileei gomendatzen zaie arretaz irakur dezatela zer erabilera zehaztapen eta baldintza dituzten, eta zer pribatutasun politika dituzten, sare sozial horietan; eta ziurta dezatela beren hobespenak konfiguratzen dituztela beren datuen tratamenduari dagokionez.
    • Gure webgunean sartutako sare sozialen ezaugarriak

      Gure zerbitzuek sare sozialen ezaugarri eta widgetak izan ditzakete, hala nola «Facebookekiko konexioa» konektoreak, «Atsegin dut» botoia, «Partekatu» botoia, edo hedabide sozialetako ohiko beste miniprograma interaktibo batzuk. Ez dugu haien funtzionamendu zuzenaren erantzukizunik.
    • Sare sozialak erabiltzeko arauak:

      Kontuan izan ezazu: sare sozial bateko gure orri ofizialaren bidez parte hartzea, edukiak argitaratzea edo edukiak partekatzea erabakitzen baduzu, eduki horiek publikoak izango dira, eta zure erantzukizun esklusiboa izango da eduki horiek legezko araudia betetzea.
      Parte hartze horri lotutako zure datu pertsonalak agertzea saihestu dezakezu, zure pribatutasuna konfiguratuz edo zure datuak seudonimizatuz (adibidez, "nick" edo ezizen bat erabiliz).
      Gogorarazten dizugu, beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzula, eta kontu handiz komunikatu edo argitaratu behar dituzula haien datu pertsonalak. Titularrak baino ezin du bere datu pertsonalak tratatzea baimendu.

      Erabiltzaileak, orri honetan, edo sare sozialetako gure orri ofizialean, datu pertsonalak, argazkiak, informazioak edo beste eduki batzuk argitaratu ahal izateko, ezinbestekoa izango du horien titulartasuna eta jabetza bereak izatea edo horiei buruz hirugarrenen baimena izatea. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu edo argitaratzen badituzu, zure erantzukizuna da datu horiek erabiltzeko, jakinarazteko eta argitaratzeko aldez aurretik eta berariaz hirugarren horien adostasuna izatea, eta zure ardura da zure datuen tratamenduaren edo zuk argitaratzearen berri hirugarren horiei ematea. Hirugarrenen datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak urratu egin ditzake, datuak babesteari buruzko arauak ez ezik, hirugarren horien ohorerako eskubideari, intimitate eskubideari edo norberaren irudirako eskubideari buruzkoak ere.
      Betiere, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahal izango dugu webgune honetatik eta sare sozialetako gure orrietatik, baldin indarreko legeria eta pribatutasun politika honetan adierazitakoa urratu duela antzematen badugu.
      Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan ostatatuta. Haiekiko interakzioak haien politikek arautzen dituzte, eta ez gureek. Irakur itzazu sare sozial horien pribatutasun politikak, datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio xehatua izateko.
    • Sare sozialen bidez biltzen ditugun datuak

      Datuak biltzen ditugu aplikazio horien bidez, eta, zehazki, cookie funtzional eta analitikoen bidez, behar bezala funtzionatu ahal izateko. Cookie horiek zure IP helbideari edo nabigazioari buruzko informazioa bildu ahal izango dute.
      Gainera, baldin gure webguneren bat edo aplikazio mugikorren bat bisitatzen duzunean sare sozial horietako batean saioa hasten baduzu, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango dio zure profilari, eta informazio hori sare sozialera transferituko da. Datu transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, irten zaitez zure saiotik sare sozialean gure webguneetara edo aplikazio mugikorretara sartu aurretik, ez baitago gure esku konektore sozialen bidezko datu bilketa eta transferentzian eragitea.
    • Gure webgunearen barruan hirugarrenen beste orri batzuk erakustea

      Era berean, gure webgunearen bidez, edukiak edo hirugarrenen zerbitzuak eskain ditzakegu (orri-markoen edo framingaren teknika erabiliz), gure webgunearen itxurari eutsita, eta bertan zerbitzua ematen duen hirugarrenaren itxura erakutsita. Kontuan izan ezazu ematen diguzun informazioa hirugarren horiei emango diezula, eta ez guri; eta, beraz, hirugarren horien politikek arautuko dutela, eta ez gureek.

 

10. Zer eskubide dituzu, zure datuak ematen dizkiguzunean?

Hala dagokionean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidean; bi kasuetan, idatzizko eta sinatutako eskaera bidez, NANaren edo pasaportearen kopia edo identifikatzeko balio duen beste edozein dokumentu erantsiz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berera idatzita jakinarazi beharko duzu; eta, hala egiten ez baduzu, erakunde honek ez du inolako erantzukizunik izango.

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: galdetu diezagukezu zer datu pertsonal ari garen tratatzen, baita datu horien kopia bat eskatu ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak zuzentzeko edo osatu gabeak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.
  • Ezerezteko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, kasu hauetan: datu horiek bilduak izateko helburuetarako jadanik behar ez direnean; zure adostasuna kendu duzunean; datu horien trataera legez kontrakoa izan denean; edo legezko betebehar bat betez.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Aurka egiteko eskubidea: zure datuak tratatzearen aurka egin dezakezu, baldin tratamenduaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako bada.
  • Erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea: uko egin diezaiokezu zure datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten objektu izateari, zuretzat ondorio juridikoak dituzten edo nabarmen eragiten dioten profilak egitea barne. Adibidez, laneko errendimenduarekin, egoera ekonomikoarekin, osasunarekin, lehentasun edo interes pertsonalekin eta abarrekin lotutako alderdiak aztertzea edo aurreikustea. Kasu horretan, zure hobespenei buruzko profilak egin ditzakegu, horren aurka ez bazaude.

Aurreko eskabideetako edozein jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eta eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskatzeko, bisita ezazu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea: www.aepd.es.