AEA - Manuel Agulla 'Madhana', Idoia Lz.Guereñu: 'Cómo practicar yoga mejora tu equilibrio (integral)'

Estadio Vital Fundazioak yoga egitearen onurei buruzko hitzaldia aurkeztuko du ekainaren 1ean, 18:30ean, Manuel Agulla "Madhana" yoga maisuaren eskutik. Yoga gure osasunean eta gizartean duen zereginaz hitz egingo digu.

Zer da yoga, eta zer helburu du Indiako filosofian?
Saio honetan, gehiago ezagutuko dugu yoga tradizionalari, meditazioari eta jarrera edo asana bakoitzari buruz, bai eta praktika tradizionaletako hatha delakoak duen garrantziaz eta yoga modernorantz izan duen bilakaeraz ere.

Zein dira yoga estilo eta ereduak, guru edo maisu nabarmenenen irakaskuntzan?
Yogak gero eta harrera handiagoa du mendebaldeko gizartean, bai eta haren dimentsio «medikalizatua» ere, ongizate psikofisikoranzko bidean, buru-gorputzen medikuntzaren barruan.

Zer azterlan eta ikerketa daude, yogaren onurei buruz?
Yoga, adin guztietarako?

Hizlariak:
Manuel Agulla Madhana: Yoga maisua, eta yoga gure herrialdean sartzen aitzindaria.
Idoia López de Guereñu: Yogaterapiako, mindfulnesseko, erlaxazioko eta yogako irakaslea.
 

UPV/EHUko ikasleen gradu-kredituak tramitatzeko balio du; gehienez ere 35 plaza bilkura bakoitzeko.

Hitzaldiaren aurretik izena ematea: www.ehu.eus/kirolak-araba