Aldagelak

Bi modulu dituzu (gazte eraikineko aldagelak eta eraikin nagusiko aldagelak), egunero garbitu eta desinfektatuta, eta aldizka kontrolatuta irekiera ordutegi osoan. Erabilgarri daude egun guztietan: lanegunetan, 07:00etatik aurrera; eta asteburu-jaiegunetan, 8:00etatik aurrera. 21:50ean ixten dira.

Irudia

Kokalekua:

 

  • Gazte igerilekuko aldagelak, gazte eraikineko beheko solairuan, gazteentzako igerilekura doazen pertsonentzat batez ere; eta, udan, kanpoko igerilekuetarako (itxita, abuztuaren 11tik 15era).
     
  • Eraikin nagusiko aldagelak, eraikinaren eskuinaldean: beheko solairuan, emakumezkoena; eta lehen solairuan, gizonezkoena.

Kontuan izan armairu elektronikoak automatikoki irekiko direla egunero, 22:00etan.