
Alto Campoora heldu bezain laister raketak jantsi eta Brañiviejako gazteentzako albergearen ondoan dagoen pistatik ekin genion bideari. Zeta suabe batzuk eginik altuera irabazten hasi ginen. Puntu honetan behartua zen geldiune bat egin genuen gure ingurura begiratzeko: Palentziako mendiak, Picos de Europa, San Lorenzo eta alto Campooko bailara osoa genuen ikusgai.
Eguerdia pasa eta gero borda batera heldu ginen. Bertan hamaiketakoa egin genuen eguzkia eta eguraldi bikaina aprobetxatuz. Hemendik gure objetiboa den koilatua izan genuen ikusgai. Koilatu horretatik, iparra eta hegoa banatzen dituzten krestak ikusteko aukera izanik.
Esfortsu handiaren ostean, gutxinaka refugio Tres Maresera abiatu ginen. Refugioan bazkariaz, tximiniaz eta kafe bero batez goxatzeko aukera izan genuen. Bapo bazkaldu ondoren eta berotan sartu ondoren Estadiorako bueltako bideari ekin genion autobuses. Laburbilduz, egun arrakastatsuaz gozatzeko aukera izan genuen.
