Bihurtu ezazu Estadio zure uda - Udako jarduerak eta izen-emateak 2026

Hona hemen Estadion uda honetan izango duzun jardueren eskaintza guztia. Espero dugu zeure jarduera aurkituko duzula, eta gozatuko duzula.

Uda programazioa

Udak beti dakar zerbait berezia. Egunak luzatzen dituen argi hori, beste pixka batean geratzera gonbidatzen gaituen eguzkia, mugitzeko, topatzeko, astiroago... eta biziago bizitzeko gogoa.

Aurten ere, Estadiok une berezi hori arnasten du. Obren amaierara hurbiltzen ari gara. Eraldaketa eta hobekuntza denbora baten ondoren, instalazioa ilusioz beteriko etapa batean sartzen ari da: izan ere, gero eta gehiago gozatu ahalko ditugu espazio berrituak eta etortzeke dagoen guztia.

Uda gozatzen hasiko gara, eta uda hori berriro betea, irekiagoa eta gureagoa sentitzen da. Estadio osatzen dugun pertsona guztien artean irudikatu eta eraiki dugun Estadio berriaren antzekoagoa.

Uda aire zabaleko kirola da. Igerilekua, entrenamenduak, barreak, campusa, bat-bateko partidak eta gehiegi pentsatu gabe sortzen diren planak dira. Argia azken minutua arte aprobetxatzea da. Goizean Estadiora iristea da... eta eguna ia konturatu gabe luzatzea.

Eta bizitza soziala ere bada. Gune gastronomiko berria estreinatu dugu, Estadioren bihotza izango dena: partekatzeko, ospatzeko, kirolaren ondoren atseden hartzeko eta elkarrizketak luzatzeko toki bat. Proposamen gastronomiko berriak, oroimenean geratuko diren uneekin batera. Trena itzuli da. Kioskoa ireki da. Udak nortasun propioa izatea eragiten duten gauza txiki horiek itzuli dira.

Izan ere, Estadio zerbait gehiago da... gogoratzen ditugun udak igarotzen diren tokia da.

Aurten, inoiz baino gehiago, gure nahia da zu horrela sentitzea eta Estadio zure uda bihurtzea.

 

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.