Buffeta

Udan ere, Estadioko ostalaritza zerbitzuak segurtasun baldintza ezin hobeei eusten die. Kafetegia, jatetxea, igerilekuaren ondoko kioskoa, Estadio trena, vending zerbitzua... zuri dena errazteko, moduzko prezioetan.

Buffeta

<

Bazkaria edo askaria zeure kontura egiteko aukera ere beti hortxe duzu, kanpoaldeko piknik jantokietan; dena dela, zuri noiznahi gauzak errazteko asmoz, Estadion eskura duzu ostalaritza zerbitzu osoa.

Buffeta, 13:00etatik 16:00etaraino, aire zabalean plater solteak edo anoak hartzeko formula bizkorra da.

Mesedez, udan, kontuan izan ezazu:

  • Saihestu puntako orduak, bereziki bazkalorduan. Ez duzu itxaron beharko, eta hobeto artatuko zaitugu.
  • Eskatu erabili eta botatzeko baxera, ostalaritza esparruetatik irteteko asmoa baldin baduzu. Kristalak arrisku larria dira, ebakiak eta istripuak eragin ditzakete.
  • Erabili piknik jantokiak jateko, eta erabili zakarrontzi eta edukiontziak zure hondakinetarako. Belarretan janari hondarrak utziz gero, ingurunea zikinago izango dugu, eta intsektuak nahiz bestelako animaliak etorriko zaizkigu.
  • Estadion ez diegu edari alkoholdunik saltzen edo ematen 18 urte baino gutxiagokoei, eta buffet plazan prestatutako tokian bakarrik erre daiteke.
...eta gogoan izan:

 

  • Kafetegian, beti izan behar dira oinetakoak jantzita eta gorputz enborra estalita.
  • Jatetxera arropa lehorrarekin sartu behar da. Ekainaren 1etik irailaren 30eraino, jatetxea abonatuentzat da soilik.