Bularreko minbizitik bizirik atera direnen jarduera fisikoa eta bizi-kalitatea

Bularreko minbizitik bizirik atera direnen jarduera fisikoa eta bizi-kalitatea

Bularreko minbizia da emakumeen minbizi motarik ohikoena, 2,1 milioi kasu diagnostikatu baitziren 2018an. Biziraupenaz gain, bizi-kalitatea funtsezko emaitza-neurria da bularreko minbizia duten pertsonen kasuan. Berrikuspenen berrikuspen sistematiko bat argitaratu da Health and Quality of Life Outcomes aldizkarian: 2008an argitaratutako ebidentzia eguneratzen du, eta aztertzen du ea azken hamarkadan bizi kalitatea hobetu den ala ez eta ea pazienteen bizi kalitatean zer faktorek laguntzen duten. Egileek 81 berrikuspen ebaluatu zituzten, eta horietatik % 85ek kalitate ertaineko edo altuko ebidentziak dauzkatela kalkulatu zuten.

Jarduera fisikoko esku-hartzeak lotuta daude bizi kalitate hobeari. Esku-hartze horien artean sartu ziren yoga, ariketa, buru eta gorputz ariketa, autogestio fisikoa eta terapia artistikoa; horien artean, yoga izan zen eraginkorrena. Bizi kalitatea hobetzeari lotutako beste faktore batzuk:

  • laguntza psikoedukatiboa,
  • jokabide kognitiboko terapia,
  • linfedemaren tratamendua,
  • kirurgia berreraikitzailea eta
  • ugalketa arloko aholkularitza hobea.

Bizi kalitatearen murrizketari lotutako faktoreen artean egon ziren depresio-sintomak, gizarte babes txikiagoa, linfedema, eta tratamenduaren albo ondorioak.

Egileek ondorioztatu dutenez, «bularreko minbizia zuten pazienteen bizi kalitatea asko hobetu zen azken urteotan; izan ere, zenbait esku-hartze erraz baina eraginkorrek —hala nola jarduera fisikoak eta esku-hartze psikosozialek— eraginkorrak zirela erakutsi zuten». Hala ere, beste faktore batzuek —hala nola tratamenduaren albo ondorioek— arreta gehigarria behar dute.