Club OUTDOOR kluba - Elur-erraketekin irteera: Larra-Belagua

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar

Elur-erraketen irteera Nafarroako Pirinioetako Larra-Belaguara. Larra-Belagua Eski Nordikoko Zentrora gerturatuko gara neguko ibilbide eder batez gozatzeko El Ferial zonaldean. Edozein pertsonarentzat gomendatutako jarduera El Ferial zentroa Isaba herritik 22 km-ra dago eta 1600 m-ko altueran, Larrako karstaren eta pinu beltzaren mugan.


Ibilbide zirkulara Pirinioetako baso eta mendien artean izango da gure aurrean. Gutxi gorabehera, 6 km-ko luzera eta 142 m-ko desnibel positiboa du eta neguko paisaia berezi honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Ibilbidea, oinez, 2 ordu ingurukoa izango da.

Data eta ordutegiak:

- Noiz: 2025eko urtarrilaren 25ean, larunbata.
- Non: Estadio Vital Fundazioa
- Ordutegia:7:00etan
- Noiz heldu: 10:00etan (2ordu eta 50’ko iraupena)
- Noiz bueltatu: 17:30ean
- Noiz ailegatu: 20:30ean
- Kokalekua: +42° 58′ 6.55″(42.968487) -0° 46′ 3.78″ (-0.767716)    

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.     

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 30€, eta abonatugabeek 35 €.
  • Gainera material teknikoren alokairua (aukera): 10 € pertsonako: erraketak eta makilak.

    Aurreko material alokairuen erreserbak egiteko baiztapenak: urtarrilaren 17an baino lehenago.
     

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.