La Encartada Fabrika-Museoa antzinako ehun-fabrikaren (1892-1992) industria-ondarea zabaltzeko eraikitako museoa da. Artilea hainbat produktutan eraldatzen du: txapelak, biserak, bufandak, buru-berokiak, eskularruak, mantak, oihalak, etab.
2007an, Balmasedako (Bizkaia) El Peñueco auzoan dagoen La Encartada Fabrika-Museoa interes handiko museo industrial bihurtu zen, eta iraultza industrialaren hastapenetara garamatzan garaiko eraikinak eta makinak ezagutzeko aukera ematen digu.
Gure jarduera La Enkarta fabrika-Museoa muesora bisita gidatua egitea izango da. Bisita horretan, sakon ezagutu ahal izango ditugu garai hartako makina batzuk: zertarako balio zuten, nola funtzionatzen zuten eta zer lan egin behar izan diren berriro martxan jartzeko. Gainera, fabrikarekin lotutako eraikinak ezagutu ahal izango ditugu, non langileen auzo txiki bat garatu zen, langileentzako etxeak, kapera-eskola, zuzendariaren etxea (desagertua), etab.
Ondoren, Balmasedara joango gara. Bizkaiko hiribildurik zaharrena da, 800 urte baino gehiagoko historia du, eta kultura- eta historia-ondare garrantzitsua du. Interes Kulturaleko Ondasun izendatutako Erdi Aroko hirigunetik paseatuz gozatu ahal izango dugu. Bertan, erromanikoko obra garrantzitsuak, eguzki-erloju bat, klausurako mojen komentu zahar bat, XVII. mendeko jauregiak… aurkituko ditugu.
Aipatzekoa da urriaren 23an ospatzen dutela Balmasedarrek euren zaindariaren omenez, San Severino eguna. Egun honetan Nazioarteko Putxera Lehiaketa ospetsua ospatzen da, 1971n hasi zen ospatzen lehiaketa moduan. Lehiaketa honetan, babarrun gisatu bikain bat prestatuko da putxera ospetsuan. Putxera Balmaseda-La Robla (Leon) trenbidearen tradiziotik datorren ontzi bat da, eta egur-ikatzez berotutako eltze batean sukaldatzen da. Eltze hori lehengo makinistek, guardafrenoek eta trenbideko gainerako langileek erabiltzen zuten, linea horretako ibilbide luzeetan kozinatzeko.
+info
- Data: 2024ko urriaren 23an
- Nondik irten: Estadio Vital Fundaziotik (ate nagusiaren aurrean)
- Irteera ordua: 9:00etan.
- Ibilbidearen ordutegia: 1.10 ordu (gutxi gorabehera).
- Itzultzeko ordutegia: 19:00etan Estadio Vital Fundazioan (gutxi gorabehera).
Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta (urriaren 16ra arte). Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.
Prezioak:
- Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 15 €, eta abonatugabeek 20 €.
- Txango honek, gainera, badu egitarau bat. Egitarau horretan parte hartzeko, ordaindu beharko zaizkie.
- La Enkartada Fabrika-Museoa, bisitatzea, gidariarekin (5,50€)
- Bazkaria: Erri-Berri sagardotegia (25 € + edaria).
Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.