Club OUTDOOR kluba - Senderismo: Hayedos del monte Mantxibio y travesía manojal Izki

Korres - Izki - Álava/Araba

Gure udazkeneko ibilbideetako bat, gure mendien koloreen eztandaz gozatzeko. Oraingoan Izkira hurbilduko gara, gure geografiako lekurik eder eta maiteenetako batera.

Izkiko Parke Naturala izendatu zuten 1998an. 9.473 hektareako azalera du, eta era askotako paisaiak eta altxor natural eta kultural ugari ditu.

Gure ibilbide zirkularra Korres herrian hasten da ibilbide erraz bat egiteko, Izkiko paisaia hostotsuez gozatzeko aukera emango diguna, Peña Roya eta Mantxibiora igoz.

Gainera, Korresen dagoen Izkiko Parke Naturaleko Etxea ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dugu, bertatik abiatzen baita gure ibilbidea.

 

Data eta ordutegiak:

-    Data:            2026.ko azaroaren 14an.
-    Nondik irten:        Fundación Estadio Fundazioatik.
-    Irteera ordua:        08:30etan.
-    Bidaiaren denbora:    40’ (gutxi gorabehera).
-    Ailegatzeko ordutegia:    14:00etan Fundación Estadio Fundazioan (gutxi gorabehera).
-    Kokapena:        42.699406907497625, -2.4336109037550173
*Oharra: autobusez egindako bidaiak 40’ko iraupena dauka.

Izen-ematea: bulegora etorrita, aplikazioan edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, bulegoan soilik, 10 egun lehenagotik.

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 23 €, eta abonatugabeek 30 €.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.