App berria!

Jakinarazten dizugu dagoeneko aplikazio berri eta hobetu bat gozatu dezakezula.

Eskaintzen dizkizugun instalazio eta zerbitzuak hobetzeko gure apustuarekin jarraituz, jakinarazten dizugu dagoeneko aplikazio berri eta hobetu bat gozatu dezakezula.

Gogokoena duzun jardueran plaza erreserbatu nahi baduzu, gure aplikazio berriaren bidez egin beharko duzu; horregatik, gomendatzen dizugu lehenbailehen deskargatzea.

Aplikazioa zureganatzeko, aski duzu bi urrats hauek egitea: aukera ezazu ea zure mugikorra iPhone bat (Apple) den edo beste marka batekoa (Android) den; ondoren, deskarga ezazu aplikazioa ondorengo esteka hauen bidez edo QR kodeen bidez.

 

Zure aplikazio berria aktibatzeko, mesedez, saka ezazu «Laguntza behar duzu?» estekan eta idatz ezazu zure NAN zenbakia.
Une horretan, mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure aplikazio berriaz gozatzeko pasahitz berri bat idazteko.

Bide batez, gogoan izan ezazu: oraindik zure KIROL PLUS eskumuturrekoa jaso ez baduzu, edozein unetan eska dezakezu, harrera lekuan. Eskumuturreko hori erabili beharko duzu, jadanik, saio guztietarako sarbidea baliozkotzeko.

 

Zuk emandako zure datu pertsonalak (edo zuk ordaintzea erabakitzen duzun beste onuradun batzuenak, hala nola 14 urtetik beherakoenak; haien legezko ordezkaritzat, berariaz baimentzen duzu datu horien tratamendua) eta gure kontratu harremanak iraun bitartean sortutako beste edozein datu, ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk honako helburu hauetarako erabiliko ditu: a) abonatuekin eta erabiltzaileekin harremanetan jarraitzeko eta komunikazioa izateko; b) gure zerbitzuak, jarduerak eta ekitaldiak kudeatzeko; c) hala egokituz gero, gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.

Tratamendua alderdien arteko kontratu harremanean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Ez dugu nazioarteko datu transferentziarik egiten. Kasu jakin batzuetan, datuak jakinaraziko dizkiegu hirugarrenei. Hala dagokionean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, datuen eramangarritasuna eskatzeko, tratamendua mugatzeko eta erabaki automatizatu hutsen xede ez izateko aukera duzu, https://fundacionestadio.eus/eu/pribatutasun-politika webgunean jasotako pribatutasun politikan ikus dezakezun informazio gehigarri eta osoan zehazten denez.