
Negu desatsegin baten ostean, eguraldi onaz eta udaberriaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Gasteiztik tenperaturak igotzen eta lainoa sartzen atera ginen, baino Egiarretan geundela lainoa desagertu eta eta eguraldi ederra izan genuen.
Aralar mendikatearen aspitik mendebaldeko norabidean doan pista zabal eta atsegin batetik ibiltzen hasi ginen. Gutxinaka basoetan sartzen hasi ginen Gr 20ª jarraituz neguaren ondorioak (adar eta zuhaitz eroriak) bidea moztu ziguten arte. Bidea desegin eta veste pista batetik aurrera egin genuen.
Buelta eman beharraren ondorioz, denbora apur bat “galdu” egin genuen eta Ihabar herrian bukatzera behartuak egon ginen. Uharte Arakilera denbora faltagatik ezin ginenez heldu Ihabarren autobusa hartu eta Gasteizera egin genuen buelta.
