
Elikadurari, ohitura osasungarriei eta ingurunearekiko errespetuari buruzko ezagutza praktikoak eta ebidentzian oinarrituak eskaintzeko helburua du.
Hilean sei saio dira, eta horietan ongizate integrala (fisikoa, emozionala eta ingurumenekoa) landuko dugu, ikuspegi praktiko batekin, hizkuntza teknikotik aldenduta eta egunerokoan zuzenean aplikatzera bideratuta.
Gogoan izan ezazu!:
Hilaren 2. ostegunean, programazioaren arabera, 18:30ean, gastronomia gunean (sarrera librea, lekua bete arte)
12/Nov a las 18:30 h
Alimentación saludable:
aprende a interpretar lo que comes


Urriaren 8an, 18:30ean
Hambre emocional:
entender nuestra relación con la comida
AURKEZPENA
Askotan, ez dugu jaten behar fisiko batengatik, baizik eta estresagatik, asperduragatik, antsietateagatik, nekeagatik edo ohituragatik. Hitzaldi honetan azalduko zaigu nola antzeman gose fisikoaren eta gose emozionalaren arteko ezberdintasunari; gure emozioek zer rol jokatzen duten jateko moduan; eta nola hobetu dezakegun elikadurarekin dugun harremana. Mintzagai izango dugu, baita ere, elikadura kontzientea (mindful eating); eta estrategia errazak eta praktikoak ikasiko ditugu, gure egunerokoan eta familia osoarenean ohitura osasungarriagoak txertatzeko.
HITZALDIAREN HELBURUA
Ulertzea emozioek gure elikadura ohiturei nola eragiten dieten. Eta tresna praktikoak eskaintzea, janariarekin harreman kontzienteagoa, orekatuagoa eta osasungarriagoa garatzeko.
EDUKI NAGUSIAK
• Gose fisikoaren eta gose emozionalaren arteko aldeak.
• Gure jateko modua baldintzatzen duten faktore emozionalak.
• Elikadura kontzientea (mindful eating).
• Janariarekiko harremana hobetzeko estrategiak.
• Egunerokoari eta familia-inguruneari aplika dakizkiokeen ohitura osasungarriak.
HIZLARIAREN PROFILA
Dietista-nutrizionista; nutrizioan eta elikadura hezkuntzan espezializatutako profesionala. Esperientzia du elikadura hezkuntzako eta ohitura osasungarrietako hitzaldiak, lantegiak eta jarduerak garatzen eta ematen, besteak beste ikastetxeetan eta gizarte etxeetan esku-hartzeak egin baititu. Edukiak publiko eta adin bakoitzera egokitzen ditu.
Programazioa:
