
Urteak eman ditugu nahi genuen Estadio imajinatzen, eraldatzen eta eraikitzen.
Orain, elkarrekin deskubritzeko unea iritsi da.
Datorren irailaren 26an, Estadioaren eraldaketaren amaiera eta etapa berri baten hasiera ospatuko ditugu. Eraikin nagusiko gune berriak ezagutzeko, elkarrekin topo egiteko, gozatzeko eta etortzeko dagoen guztia ospatzeko eguna izango dugu.
Goizean zehar, 10:00etatik 14:00etara, bisita gidatuen bidez, instalazio berriak ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, zuzeneko musika izango da Agoran, baita familiarekin batera ondo pasatzeko bereziki pentsatutako jarduerak ere.
Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, bisita gidatuak eta musika Agoran, eta bitartean, Estadio eguneko une garrantzitsuenerako prestatzen arituko da.
Eta ilunabarrean, inaugurazio ekitaldia, musika eta koktel batekin hasiko dena 19:00etatik aurrera.
Eta 21:00etan, eraikin nagusia eta familia-igerilekua oso berezi horren agertoki bihurtuko dira: ikus-entzunezkoa, argiztapena, musika, dantza bertikala eta ekitaldirako bereziki sortutako ur ikuskizuna.
Irailak 26.
Estadio Berria badago hemen. Zatoz estreinatzera
- EMAN EZAZU IZENA BISITA GIDATUETARAKO, App Estadiotik edo Estadio online -bietan 'ikastaroak' aukeraren bidez.
- EMAN EZAZU IZENA INAUGURAZIO EKITALDIRAKO, EDUKIERA OSOA
19:00tan: Musika eta koktela
21:00etan: Inaugurazio ikuskizuna
Mugikortasun urria edo premia bereziak dituzten pertsonek 647.566.579 arreta-zenbakian eman dezakete izena, 9:00-14.00 eta 15:00- 18:00 bitarteko ordutegian.
