Estadio berriarekin bat datorren espazioa

Aurki, ostalaritzako instalazioen obra hasiko da

Aurki, ostalaritzako instalazioen obra hasiko da: benetako aldaketa bat, aisiarako, gastronomiarako eta atsedenerako ingurune bat sortzeko.

Sukaldea eraldatzeaz gainera, jangela berria eta taberna gune berria ere izango ditugu.
 

Obrak dirauen bitartean...???



Espazioa egokituko da. Eta eskaintza, jakina, zertxobait murriztuko da fase horretan. Hala ere, beti bezala ari gara lanean, zuri onena eskaini ahal izateko.

Eskura izango dituzu barrako pintxoak (hotzak eta beroak), hiru ogitarteko bero mota, kafea, gozokiak eta edariak (garagardoa, freskagarriak, zukuak...), bai eta bestelako jakiren bat ere.
 

Gustatuko zaizu, hori lortzeko lanean ari gara!