‘Estadioa berriemaile’, gure instalazioak bihotza agerian

Gure instalazioak eraberritzeko lanen bilakaeraren berri izateko beste modu bat duzu eskura orain. ‘Estadioa berriemaile' atalean, eraberritze-lanen berrikuntzak eta gaurkotasuna helaraziko dizkizuegu, bideo txikien bidez.

Estadio berriemaile

Informazio-pilula horiek hemen edo gure sare sozialetan aurki ditzakezu.

Jon Urresti Vital Fundazioko presidenteak ekimenaren helburua azaldu du, eta orain arte egindako lan guztia birpasatu du: igerileku berriak, aldagela berriak, kirol terraza berria… 

Bideoa

Lehenengoan, Estadioaren egungo egoera ikus daiteke irudietan, eraikin nagusiaren mugaketa nahiz itxitura, teilatuko eremu fotovoltaikoa eta esparru osoa elektrizitatez elikatuko duen motorra hartzeko prestatutako espazioa, sute-sistema berria eta ureztatzeko erabiliko diren euri-urak biltzeko sistema. 

Bideoa

Bigarrenean, zatoz gurekin Estadio eraldatzen ari diren lanen ibilbide birtual honetara. Lanek aurrera nola egiten duten erakutsiko dizugu, eta laster gozatu ahal izango duzunaren aurrerapena.

Hobetzen jarraitzen dugu, instalazio erosoagoak, modernoagoak eta funtzionalagoak eskaintzeko. Zu aldaketa honen parte zarelako.

Bideoa
 

Hirugarren pilulan, ostalaritza eta jatetxe zerbitzuaren erreforma azalduko dizugu, eta kirola, nutrizioa nahiz aisialdia uztartzen dituen eremu gastronomiko berri hori nola geratuko den islatuko dugu iruditan.

Lanek irauten duten bitartean, datorren udaberrira arte, non-stop zerbitzua bermatuko dizugu working gunean.

Bideoa

Dagoeneko ikus dezakezu ‘Estadioa berriemaile' zerbitzuaren laugarren atala. Eraikin nagusiko obretan zeharreko ibilbidea egingo duzu, Estadioaren bihotzean, eta, goitik begiratuta, hain ikusgarriak ez badira ere, ezinbestekoak diren lanak ere ikusiko dituzu.

Asko aurreratu da, eta aldagelak ere ikus daitezke: gizonezkoenak, emakumezkoenak, familienak eta klubetarako direnak; fitness aretoa eta bere eremu funtzionala, gym, isotonikoak, kardioa eta pisu librea; Hyrox gunea; hastapeneko igerileku berria, 25 metroko lehenengo igerilekua, baita 25 metroko bigarren igerilekuak hartuko duen eremua ere.

Azken horrek eraikin berria gazteen eraikinera hurbilduko du; izan ere, metro bat besterik ez dago bien artean.

Bideoa

Hona hemen bosgarren alea; honekin, kapitulu berri bat irekitzen dugu gure historian. Gure gastronomia gune berria jaio da, giro ona, konpainia ona eta produkturik onenak elkarrekin dakartzan leku bat eskaintzeko asmoz.


Ilusio handiz lan egin dugu, sortu dugun gune honetan etxean bezala senti zaitezten, une gozoak partekatzea, proposamen gastronomiko on batez gozatzea eta astialdia zerbait berezi bihurtzea ahalbidetuko dituen toki bat izan dadin.

Bideoa
 

Seigarrenaren bidez, uda honetan gozatu ahalko dituzun zerbitzu eta nobedadeen berri emango dizugu.

Uda honetan, trena eta kioskoa itzuliko dira. Gainera, ezarriko dugun berrikuntza bati esker, nahiago baduzu, zure eskaerak modu erosoagoan eta Estadioko edozein tokitatik egin ahalko dituzu.

Bete-beteko uda, Estadion!

Bideoa

Bihotza baino gehiago bere arimak, egiten du handi Estadioa... spot

Kapitulo berri honetan, ekainaren 5etik aurrera eraikin nagusi berriko aldageletara (emakumezkoenak zein gizonezkoenak) nola sartu ahal izango zaren adierazten dizugu.

Goza ezazu udaz topera!

Bideoa