Ezagutu ezazu gure Fitness eremua!

Datozen asteotan bisita gidatuak abiatuko ditugu, Fitness eremura. Hurbiletik ezagutu ahal izango dituzu eremu honetako instalazioak, entrenamendu nahiz ekipamendu guneak, eta eremuaren funtzionamendua.

Datozen asteotan bisita gidatuak abiatuko ditugu, Fitness eremura. Aukera ederra duzu, eremu honetako instalazioak, entrenamendu nahiz ekipamendu guneak, eta funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

Bisitak hala abonatuentzat nola abonatugabeentzat dira (abonatugabeek, bisita egin ahal izateko, haien 1. edo 2. mailako senideren batek Estadio Vital Fundazioan alta emanda egon beharko du). Horrela, eremu hau erabiltzen hasi aurretik, lekua ezagutu ahal izango duzue, edo abonatzeko aukera aztertu.

📅 Bisiten ordutegia

  • Asteartean, 9:00etan.
  • Asteartean, 17:00etan.

Bisitak talde txikietan egingo dira: gehienez 8 lagun.

📝 Aurrez erreserbatuta

Beharrezkoa da aldez aurretik harrera lekuan izena ematea, bisitaren bezpera arte, eta instalazioaren irekiera ordutegiaren barruan.

Lehenengo bisita urriaren 6an (asteartea) izango da.

Ohar garrantzitsua:

  • Bisita ordua baino 5 minutu lehenago iritsi behar da.
  • Bisitaldia eremua eta haren funtzionamendua ezagutzeko baino ez da.
  • Bisitan ez dira makinak eta ekipamendua erabiliko.
  • Toki kopurua mugatua da, eta aldez aurretik erreserba egin behar da.

Zure zain izango gaituzu, Fitness eremu berria ezagutzeko!