Gastronomiko txangoa: Olite Gaztelua (Nafarroa)

Denboraldian zehar hiru irtenaldi antolatzen ditugu, asteazkenetan, ikastaroetako kideentzat gehienbat. Udazkenean, kulturako irteera; neguan, gastronomiakoa; eta udan... hondartzara.

Olite Gaztelua

 

DATAIRTEERA MOTATOKIA
2024ko otsailaren 21aGastronomiko irteeraOliteko Gaztelua


2024ko otsailaren 21ean, Erribarriraino (Nafarroa) abiatu gara. Bertan, Carlos III. Erregearen Jauregia ezagutu nahi genuelako eta bertoko produktuak Erri-Berri Erretegi-Sagardotegian dastatu nahi genituelako. 

Erriberrin, hirian barrena ibili gara kaleak eta eraikin enblematiko batzuk miretsiz, hala nola Jauregi Zaharra (gaur egun paradore nazionala), Santa Maria eliza eta San Pedro eliza, Karlos III.aren plazako kapitelaren dorrea, Erdi Aroko galeriak, San Frantzisko komentua eta Santa Klara monasterioa.12:15etan, Errege Jauregirako bisita gidatua erreserbaturik genuen. Jauregi hori Karlos III.a Nafarroako Erregearen egoitza da eta Erdi Aroan luxuzko gaztelutzat jo zen. Eraikuntzari eta Nafarroako historiari buruzko xehetasun ugarirekin kontatu digu gidak.

Bisita amaitu ondoren, ErriBerri erretegi/sagardotegira joan ginen bazkaltzera, eta bertakproduktuez gozatzeko aukera izan genuen. 

Bazkalondoko elkarrizketa on batek entretenigarria eman zigun 17:00ak arte. Autobusera itzuli ginen, eta 19:15ean iritsi ginen Gasteizera.

Ibilaldi horretan 50 pertsonek eman zuten izena eta bertaratzea erabatekoa izan zen. 
Txema, autobuseko gidaria,oso atsegina izan zen gurekin, eta eguraldiak atseginez 
lagundu zigun une latz eta eguzkitsu batzuetan.

Laburbilduz, oso jarduera erakargarria izan da, taldean giro ona dago.
 

2023/24 denboraldiko txangoei buruzko informazio guztia