VIII. Gaueko Martxa Solidarioa urriaren 2an egingo da, ostirala, eta 20:00etan irtengo da Vital Estadioa Fundazioaren instalazioetatik (Cervantes pasealekua 20, Vitoria-Gasteiz). Ibilbideak 8 kilometro inguruko distantzia izango du eta zailtasun txikia, publiko guztientzat prestatu baita. Parte hartzaile guztiek mendiko txano bat jasoko dute opari.
Autismo Arabarekin batera gabiltza
Zortzigarren edizio honetan Autismo Arabaren alboan ibiliko gara. Autismoaren espektroko nahasmendu motaren bat duten pertsonen eta euren ingurukoen ongizatearen alde lan egiten duen erakundea da Autismo Araba.
