Goza ezazu padela!

Estadio Vital Fundazioan Padel Eskolari hasiera ematen diogu Patxi Perez de Mendiolaren eskutik. Patxi, eskarmentu handiko irakaslea, Estadioko padelen arduraduna izango da.

Ikasturtearen hasieran, padela irakasteko proiektu berri bat jarri du abian estadioak, Tennis Education Group-en (TEG) eskutik. Patxi Pérez de Mendiola da programaren arduraduna, eta esperientzia handia du kirol horretan.

Adin eta maila guztietarako eskolak eskainiko dira, irakaskuntzaren kalitatearen aldeko apustua eginez eta langile eta profesional talde handi batekin.

 

Patxi Perez de Mendiola:

Patxi Perez de Mendiola, padel monitore nazionala 2006 urtetik, hurrengo klubetan aritu da:
- 2007-tik 2009-ra, PLAY PADEL-ean
- 2010-tik 2013-ra, PADELEKU-an
- 2011-tik 2013-ra, RIVABELLOSA-n
- 2014-tik 2019-ra, PADEL JUNDIZ-ean
- 2019-tik 2023-ra, PADEL OLYMPIC-ean
 

Berdin dio zure mailak, berdin dio zure adinak, gustatzen baldin bazaizu... Jokatu padelean Estadion!