Hamaka gordailuak

Ahaztu itzazu deserosotasunak, eta gorde ezazu Estadion zure hamaka. Hamaka gordetzeko zerbitzua urte osorako alokatzeko aukera erosoa duzu, oso praktikoa eta merkea. Horri esker, urte osoan Estadion utz dezakezu hamaka, eguraldi onarekin familiak erabil eta goza dezan, Estadiora etortzen zaren bakoitzean ekartzen ibili beharrik gabe.

Irudia

Baliagarria izango zaizu:

1. Hamaka gordetzeko txokoa alokatzeko zerbitzuaren helburua hauxe da: zure hamaka gordetzea, Estadiora etortzen zaren aldiro ekartzen ibili behar ez izateko. Zerbitzu horren egutegia eta ordutegia, Estadiorenak berak dira.
2. Txoko horietako bat erabiltzen hasteko, aldez aurretik erreserba egin behar duzu harrera lekuan, eta urteko alokairua ordaindu. Informazio gehiago: harrera lekuan edo fundacionestadio.us webgunean.
3. Altzariak Estadio Vital Fundazioarenak dira. Mesedez, zaindu itzazu zeureak balira bezala; ez daitezela hondatu kolpeekin, pegatinekin, graffitiekin…
4. Estadio Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango, hamaka gordeta duzun txokoan edo barruti honetan hondatu, lapurtu edo galduz gero.
5. Lagundu garbitzaileei: erabil itzazu edukiontziak eta zakarrontziak. Garbitasuna eta segurtasuna zaintzearren, ez ezazu jan, edan edo erre barruti honetan.
6. Estadio Vital Fundazioko langileak zuri laguntzeko daude. Laguntza behar baduzu, jo ezazu haiengana.

Igerileku estaliaren eraikineko beheko solairuan dago.