Hammama

Irudia
Erabilera arauak:
  • Ordutegia: 7:00etatik 21:30era, astegunetan; 8:00etatik 21:30era, asteburu eta jaiegunetan.
  • Jarraitu gure aholkuei, sauna eraginkorra izan dadin.

Librea eta doakoa 18 urtetik gorakoentzat, eta kontraindikaziorik gabe.

Ezaugarriak:
  • Hammam handia, 15 metro koadrokoa.
  • Ongizaterako espazioa. Ingurune hezea du, eta ur lurrun konstantea erabiltzen du, ia % 100eko hezetasunarekin, eta 40 eta 50 °C arteko tenperatura neurritsuekin.
  • Berotasun heze horrekin, poroak irekitzen ditu, eta larruazala hidratatzen, pixkanaka.
Onurak:
  • Osasun fisiko eta mentalerako abantaila handiak dakartza.
  • Muskuluak erlaxatzen, estresa askatzen eta arnasbideak garbitzen laguntzen du.
  • Larruazalaren garbiketa sakona: lurrunak poroak irekitzen ditu, eta metatutako ezpurutasunak eta toxinak kanporatzen laguntzen du.
  • Zirkulazioa hobetzea: beroak odol-hodiak dilatatzen ditu, eta ehunetarantz doan odol-fluxua estimulatzen du.
  • Muskuluak erlaxatzea: tentsioa eta muskuluetako mina arintzen ditu. Ezin hobea, ariketa fisikoa egin ondoren.
  • Arnasbideak garbitzen ditu: hezetasun handiak sudurreko eta bularreko kongestioa kentzen laguntzen du.
  • Estresa murriztea: lasaitasun espazio bat ematen du. Antsietatea gutxitzen du, eta atsedena errazten.
Erabilera aholkuak:
  • Sartu aurretik dutxatu behar duzu; isilik egon behar duzu; eta beroa ur epelarekin edo hotzarekin txandakatu.
  • Ez zaitez sartu gehiegi janda edo urdaila hutsik duzula; izan ere, beroak zirkulazioa bizkortzen du.
  • Ken itzazu bitxiak, erlojuak eta gailu elektronikoak, larruazala erlaxatzearren eta deskonektatzearren.
  • Egon zaitez lurrun gelan 15-30 minutuz, duzun tolerantziaren arabera.
  • Hidrata zaitez ura edanez, saioaren aurretik eta ondoren.
  • Irtetean, egin itzazu tenperatura kontrasteak ur freskoarekin dutxatuz, zure gorputza tonifikatzeko.
  • Bukatzean, jar ezazu larruazalean krema hidratatzailea edo olioa, azala lasaitzeko.

Igerileku estalien ondoan dago.