Hemen da EGYM!

Estadion entrenatzeko modu berri bat: adimentsuagoa, pertsonalizatuagoa eta konektatuagoa.

Fitness edo Kirol Plus kuota, baldin baduzu, orain EGYM goza dezakezu: entrenamendu integraleko esperientzia bat, zure entrenamenduak konektatzen dituena, zure aurrerapenak erregistratzen dituena, eta motibazioa mantentzen laguntzen dizuna.

EGYM munduko liderra da fitness teknologian, eta zure entrenamenduak adimentsuago, eraginkorrago eta dibertigarriago egingo ditu.

Abian jartzea oso erraza da:

1. Deskarga ezazu EGYM aplikazioa
Eskanea ezazu ondoko QR kode hau, aplikazioa deskargatzeko.

2. Sar ezazu Estadioko kodea
Eskatzen dizunean, sar ezazu: estadiovitalfundazioa

Behin barruan zaudela, zure jarduera erregistratzen eta kontsultatzen hasi ahal izango zara, eta zure entrenamenduei etekin handiagoa atera ahal izango diezu.

Zer eskaintzen dizu EGYMek?

📈 Egin ezazu zure entrenamenduen segimendua
Erregistra ezazu zure jarduera, hala gimnasioan nola gimnasiotik kanpo; eta kontsulta ezazu zure bilakaera, aplikaziotik. EGYMk hainbat entrenamendu, aplikazio, makina eta gailu barne har ditzake, zure jardueraren ikuspegi orokorra izan dezazun.

🎯 Sortu itzazu zure erronkak
Entrenatzea ere erronka izan daiteke. Ezarri itzazu helburuak, zure entrenamendu saioei, kaloriei, egindako distantziari edo gimnasiora etorritako aldi kopuruari dagokienez; eta izan ezazu aurrera egiten jarraitzeko beste motibazio bat.

🏆 Ezagutu ezazu zure jarduera maila
Zure jardunak puntuak ematen dizkizu, eta horrek aurrera egiteko eta zure fitness maila ezagutzeko aukera emango dizu. Kontsulta ezazu zure bilakaera, eta ikus ezazu nola zure entrenamendu ohiturek aktibo mantentzen laguntzen dizuten.

EGYMekin, beste tresna bat duzu zure bilakaera ezagutzeko, motibazioa mantentzeko eta entrenamenduez gozatzeko.

Baduzu Fitness edo Kirol Plus kuota? Has zaitez EGYM gozatzen. Aretoko langileak zuri laguntzeko daude, urrats handi honetan.

DESKARGA EZAZU EGYM → ESKANEA EZAZU QR-A → SAR EZAZU KODEA → HAS ZAITEZ!

                                         Entrena ezazu. Konekta zaitez. Egizu aurrera.