
Unai García eta Ibai Rico mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztu ziguten, bada, 2016/2017 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatu zuten, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu zituzten. Bukatzeko, Ibaik Patagonian alpinistatzat egindako esperientzia oparitu zigun.
Goizetako mendi ibiliak Araban barrena, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan ere sartuta; eta mendigoizaletasun irteerak, Peña del Castillo menditik Pirinioetaraino, tartean Castrovalnera eta gutxi-asko ezagunak diren beste gailur batzuk ere badirela; erraketekin egindako zeharkaldiak eta iraupen eskikoak (denboraldi honetako berritasuna).
Izadia eta haren mendiak beste urte batez ere gozatzeko beren proposamena ezagutzera gonbidatu gintuzten. Ibaik eta Iñakik nabarmendu zuten «natura ingurunera egindako irteera hauen gizarte izaera. Parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre egiten mendizale igoeren kasuan».
