
Hileroko topagunea, irakurketa partekatuaren ingurukoa. Fikzioaren, saiakeraren eta autobiografiaren generoak hartuta, askotariko liburuen aukeraketa egiten da.
Irakurtzeko ekintza indibidualaz harago, literatura pertsonen arteko zubi bihurtzen du klubak. Elkarrizketa, hausnarketa, eta adin eta profil ezberdinetako partaideen arteko loturak sustatzen ditu.
Urriaren 6an hasiko gara, jardueraren aurkezpen batekin
Urriaren 6an jarduera aurkeztuko dugu, dinamika txiki batekin, azalpen hitzalditxo bat eginez.
Zure zain izango gaituzu hilaren lehen asteartean, 18:30etik 19:30era, gune gastronomikoan; eta urriaren 6an, aurkezpenean.
Izen ematea, saioaren aurreko hilabetean, harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Doakoa da; toki kopuru mugatua.
