
Erabilera arauak:
- Ezingo dira utzi gaixo dauden edo ondo ez dauden haurrak.
- Jolastokiko arduradunak ez dira arduratuko pixoihalak edo arropa aldatzeaz.
- Egin kasu irakasleen jarraibideei, eta bete jarraibide horiek.
- Gehieneko denbora, egun bakoitzeko: 2 ordu.
Ordutegiak eta prezioak:
Urriaren 4tik ekainaren 22ra, ostiraletan, 17:30etik 20:30era; eta asteburu, jaiegun eta zubietan, 11:00etatik 14:00 etara. 2 - 8 urte bitartekoentzat.
Ohiko zerbitzuaz gain, larunbat arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara, Familian Jolastea jarduera izango dugu, 1 - 8 urte bitartekoentzat, haurrek eta gurasoek jolasa, jostailuak eta psikomotrizitatea elkarrekin goza ditzazuen (2 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri beharko dute).
- Urteko abonamendua: 75 euro (% 50eko deskontua, 2. seme edo alabari; % 75ekoa, 3. seme edo alabari; eta kargurik gabe, hurrengoei)
- Hiruhilekoko abonamendua: 30 euro (% 50eko deskontua, 2. seme edo alabari; % 75ekoa, 3. seme edo alabari; eta kargurik gabe, hurrengoei)
- Eguneko sarrera: 3 euro
Gazte eraikinean (lehen Gazte Kluba zena) dago, lehen solairuan.