Judizmendi igeriketa klubaren albisteak

Uxue Ortiz de Pinedo, estatuko txapelduna, junior kategorian

Judizmendi igeriketa kluba

2024/2025 denboraldian, Uxue Ortiz de Pinedo estatuko txapelduna izan zen junior kategoriako 200B lehiaketan; eta finalista izan ziren beste bi: Sergio López de Ocáriz junior kategoriako 50B eta 200B probetan, eta Eider Aguirre haur kategoriako 50M proban.

2025/2026 denboraldi honetan, aurrera jarraitzen dugu entrenamendu talde guztiekin, eta 200 lizentzia gainditu ditugu: 77, eskola lizentziarekin, klubaren etorkizuna; 72 federatu (34 haur, 25 junior, 13 absolutu); eta gure master taldeak (22, igeriketa taldean; eta 32, ur irekietako taldean). Gainera, irakaskuntza eskola handia dugu: 300 haur baino gehiago, igeri egiten ikasten. Kanpaina honetan ere, Olabide ikastolako instalazioetan jardungo dute.

Azaroan, 7 igerilari aritu dira kategoria absolutuko Espainiako txapelketan, P25m lehiaketetan: Uxue Albak, Naroa Sanzek, Pablo Espejok eta Beñat Agirrebaltzategik B finaletako bi postu lortu dituzte, 4x50Ei eta 4x100Ei errelebo mistoetan, Arabako errekorra ere bereganatuta.

Lorpenetan lagun izan zituzten: Sergio López de Ocáriz, Euskadiko onena hirutan bereganatuta, 50B, 100B eta 100Ei probetan; Iñigo Gil; eta Xabier Nanclares.

Datozen egunotan, bi lehiaketa nabarmenduko dira egutegian: gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek Bigarren Mailako Espainiako Kopan parte hartuko dute, eta hiru igerilari Euskal Selekzioarekin izango dira Castalia-Castellóko Nazioarteko Trofeoan: Beñat Agirrebaltzategi, Pablo Espejo eta Sergio López de Ocáriz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu gure webgunea: www.cnjudizmendi.com