Junior Padela

Udan, ikas itzazu oinarriak eta hobetu, lehenengo egunetik harrapatuko zaituen joko jostagarri eta erraz honekin gozatzeko.

Padela, Estadio

 

Zer espero behar den (helburuak)
  • Dohain fisikoak garatzea: iraupena, indarra, abiadura, koordinazioa eta giltzaduretako mugikortasuna.
  • Padeleko teknikaren oinarriak ezagutzea.
  • Padeleko taktikaren oinarriak ezagutzea.
  • Oinarrizko kolpeen teknika ahal bezainbat hobetzea.
  • Kolpeetako bakoitzaren metodologa ezagutzea.
  • Kolpeetako bakoitza gauzatzen eta erakusten jakitea.
  • Jaurtitzeko teknikak ondo-ondo jakitea.
  • Hanka jokoa eta oreka ezagutzea.
  • Erraketa eta pilota kontrolatzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Erreflexuak eta kontzentrazioa hobetzen ditu.
  • Antsietatea prebenitzen du, eta estresa txikiagotzen.
  • Gizarte harremanak indartzen ditu.
  • Onuragarria da adintsuentzat.
  • Giharrak tonifikatzen ditu.

Junior Padela (uda)

Hastapenetako eta/edo hobekuntzako jarduera trinkoak

1h
Adina
Datak
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
ABONATUA
ABONATUGABEA
INSTALAZIOA
OHARRAK
13 - 18
1-5 Uzt
Al As Az Og Or
9:00, 10:00, 11:00
42 €
---
Padela  
13 - 18
8-12 Uzt
Al As Az Og Or
9:00, 10:00, 11:00
42 €
---
Padela  
13 - 18
15-19 Uzt
Al As Az Og Or
9:00, 10:00, 11:00
42 €
---
Padela  
13 - 18
22-26 Uzt
Al As Az Or
9:00, 10:00, 11:00
35 €
---
Padela  
7

Ikastarogileari laguntzen dion abonatugabeak harrera lekuan ordaindu beharko du (lehenengo eskola egunean) dagokion aldi baterako pasea.

 

8

Eskolen dinamika hobea izan dadin, goiko mailetan izena emateko beharrezkoa da aurreko maila gainditua izatea. Gure irizpide teknikoari jarraituz, daitekeena da ikastarora datozenak maila, egun edo ordutegi batetik beste batera aldatzea.

17

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea. Bere garaian emango dugu horren berri.

Zer ekarri behar den: arropa erosoa eta kirol oinetakoak.