KIROL PLUS - Pilates hiit berria

Nobedadeak KIROL PLUS ordutegien eskaintzan!

KIROL PLUS formula berrian sartutako jardueren ordutegiak


Gainera:

- Pilates hiit, asteazkenetan 16:30ean (50 minutu)

 

KIROL PLUSEN IZENA EMATEKO BALDINTZAK

  • Prezioa, hileko
    • KIROL PLUS: 44 €
    • KIROL PLUS, 30 URTETIK BEHERAKOENTZAT: 39 €
    • KIROL PLUS, 65 URTETIK GORAKOENTZAT: 39 €
  • KIROL PLUS formulan izena ematea harreraren bidez recepcion@fundacionestadio.eus
  • Matrikula, lehenengoz izena ematean: DOAKOA (prezio ofiziala: 90 €).Plaza gordeta eszedentziak hartzeko aukera (uda, denboraldia eta osasuna).
  • Abonatuentzat soilik (urtekoak edo aldi baterakoak).
  • 16 urtetik gorakoentzat.

Gogoan izan:

Erreserba ezazu saioa, saioa hasi baino 7 egun lehenagotik (8:00etatik aurrera) 5 minutu falta diren arte (plazak bete arte).
Astelehenetik igandera bitarteko aste natural bakoitzeko, gehienez 5 erreserba aktibo izan ditzakezu.
- Azkenean ezin bazara etorri, gogoan izan ezazu erreserba bertan behera uztea (saioa hasi baino ordu 1 lehenago arte ezezta dezakezu).

Ezinbestekoa eta nahitaezkoa da erreserbak baliozkotzea. Horretarako, eskumuturrekoa irakurgailutik pasatu behar duzu, aretoko atean.

  • Baliozkotzea egiteko, 10 minutu dituzu, jardueraren hasiera ordua baino 10 minutu lehenagotik hasita.
  • Erreserbatutako saioa baliozkotu ez baduzu, erreserbak egiteko aukera galduko duzu hurrengo 48 orduetan.