
Hondojon Glaziarraren Ibilbidea Ason Parke Naturalean
Ason bailara orlegiz estalita agertu zen goizean goiz autobusetik atera eta ibiltzen hasi ginenean. Antzinako glaziarren formak eta metaketak izkututa agerian ez egon narren, begirada zehatz batekin ikusi ezgero, azalera atera eta iraganean izotzak eragindako paisai bat erakusten digute. Ason bailaran ibiliz laister basoan sartzen gara. Jada elurrean ibiliz pagadia zeharkatu eta hamaiketakoa “Pozo” lepoan egiten dugu. Euria gelditzen denean “Campanario” mendira igotzen gara ikuspegi ederraz gozatuz. Bertatik 2Hondojon” bailarara geitxi eta bertatik ibilbide zirkularra itxi eta autobusera heltzen gara. Gándara herrixkan zerbait hartu eta bertako interpretazio zentroa ezagutzen dugu.
