
Valdezcarayko eski-estaziora iritsi ginen, 8:30-tan. Materiala banatu ondoren, kranpoiak behar bezala doituko geituen eta pistetan gora egin genuen. Iparraldeko aldean tailer bat egin genuen, kranponajea, igotzeko eta jaisteko teknikak eta auto-geldiketa lantzeko. Bazkaldu ondoren, “S” inguruan gora egin, Colocoviako aulkira iritsi arte, eta, handik, gailurrera igo ginen.
Haizeak lagundu zigun azken zatian, baina, azkenean, talde guztiak lortu zuen igoera. Handik, berriz ere estazioaren behera jaitsi ginen. Laburbilduz, alpinismoan hasteko teknikak ikasteko egun bikaina, baldintza onetan eta konpainia hobean.
