Ondartzako txangoa: Donibane Lohizune (Lapurdi)

Denboraldian zehar hiru irtenaldi antolatzen ditugu, asteazkenetan, ikastaroetako kideentzat gehienbat. Udazkenean, kulturako irteera; neguan, gastronomiakoa; eta udan... hondartzara.

Donibane Lohizune

 

DATAIRTEERA MOTATOKIAABONATUAABONATUGABEA
2024ko ekainares 19raHondartzako irteeraDonibane Lohizune13 €16 €


Donibane Lohizune itsaso bazterrean dago, baina mendiak ez daude urrun. Kortsarioen portu izandakoak bere nortasuna atxikitzen jakin izan du. Balea ihizira Ternuara joaten ziren garai haiek urrun gelditu badira ere, sare eta amu arrantzaleak ikus ditzakegu oraindik portuan lanean. Itsasoa eta alde zaharra lotzen dituzten karrika txikietan garai hartako armadoreen etxe handiak ikus ditzakegu, euren fortunaren adierazle, eta Frantziako Luis XIV eta Espainiako Maria Teresa infantaren arteko ezkontzaren oroitzapena ere bizirik dago.

Erromarida eta Akotze auzoek izate naturala atxiki dute. Hiri erdigunetik 1,5 km-ra besterik ez, bi auzoetatik pasa zaitezkete itsasbazterreko bidexka segituz. Santa Barbara muinora heltzean, ez ohiko ikuspegi ederra irekiko zaizue Hondartza Handira eta Larrun aldera.

Hemen itsas labar garaiak eta hondartza naturalak txandakatzen dira. Bertara etortzen dira surflariak, uhain perfektuaren bila, eta hiri erdiko hondartzak baino hondartza lasaiagoak nahi duen jendea.  

Donibane Lohizunek eta Ziburuk orain urte zenbait "Arte eta Historia Lurralde" aipamena eskuratu zuten. 
Label horrekin Donibane Lohizuneko historia eta ondarea landu eta balioan ezartzen dira. Usu inguruko Ziburu, Getaria eta Urruña herriekin partekatzen duen historia eta ondarea.
 

 

+info

  • Data:                  2024ko ekainaren 19an
  • Nondik irten:      Estadio Vital Fundaziotik (ate nagusiaren aurrean)
  • Irteera ordua:    9:30ean.
  • Ibilbidearen ordutegia: ordu bete eta 45 minutuko bidaia
  • Itzultzeko ordutegia:     19:00etan Donibane Lohitzunetik irten – 20:45ean Estadion

Izen-ematea: Estadioko harrera lekura etorrita, 945 131 345 telefonora deituta, app-an edo Estadio Online webgunearen bidez. Abonatua ez bazara, harrera lekuan soilik, txangoaren hilean bertan, eta irteeraren aurreko ostiraleraino.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.

2023/24 denboraldiko txangoei buruzko informazio guztia