
Eka/24: Orhi (Nafarroa)
Aurreko larunbatean, ekainak 24, “San Juan”, denboraldi honen azkenengo mendi irteera egin genuen.
Eguraldiaren baldintzak izugarriak izan ziren, beraz, mendi irteera itzela izan zen Pirinioetan: tenperatura, hezetasuna, ikuspenak, etab.
Estadio Fundaziotik 13 pertsona eta gidaria, Unai, joan ginen eta txangoan zehar saizuriak, ugatzak, eta mendi lore mordoa ikusi genituen. Giro eder batean, Orittipia, Orhi eta Zazpigainera igo ginen eta jendeak beste irteera batzuk egiteko gogoekin gelditzen direla esan ziguten eta txangoa eskertu ziguten.
